Iñigo de Loiola kaleko etxebizitzen irisgarritasun hobetzeko planak argi berea du

Tokiko gobernu-batzordeak Iñigo de Loiola kaleko 1., 3., 5. eta 7.ean igogailuak instalatzeko hirigintzako lizentzia onartu zuen aurreko astean. Horrela, beste urrats bat eman da azken urteotan Larreaundiko kale horretako atarietako irisgarritasun-arazoei aurre egiteko Udalak  abian jarri duen ekimenean.

Miguel Ángel Páez Hirigintzako ordezkariaren hitzetan, «kale horretan, eskailerak igo beharra dago bide publikotik atarietara iristeko, eta horrek asko zailtzen du etxeetara sartzea, batik bat adinekoen kasuan. Beste garai bateko konfigurazio bat da, eta Udalak helburu argi bat izan du hasieratik: arazoari konponbide praktikoena ematea eta laguntza ematea igogailuak instalatzeko interesa zuten komunitateei».

Horrela, 2018an Irungo Udalakhobetzeko laguntza-programa bat abiarazi zuen. Zehazki, ekimen horren bidez, bide publikoaren eta eraikin-multzo bakoitzaren atariei sarbide ematen dieten espazio edo plataforma pribatuen arteko irisgarritasuna hobetzen zuten proiektu eta ekimenak diruz lagundu nahi ziren (bai proiektuak idaztea, bai horiek gauzatzea). Konponbide horien bidez, irisgarritasun-arauak beteko ziren, eta horien barruan sartzen da igogailuak instalatzea eta komunikazioko azpiegiturak konpontzea.

Alde batetik, 2019ko ekitaldian Udalak laguntzak eman zizkien jabekideen komunitateen bost elkarteri, igogailuak instalatzeko proiektuak idazteko, bide publikoa eta espazio pribatuak lotzeko asmoarekin. Komunitate horiek guztiak Iñigo de Loiola kalean zeuden. Laguntza horiek onuradunen artean zegoen Iñigo de Loiola kaleko 1., 3., 5. eta 7.eko komunitateen elkartea: 4.198,70 euroko zenbatekoa jaso zuten igogailua instalatzeko proiektua idazteko. Proiektu horren obra-lizentzia da, hain zuzen, aurreko astean tokiko gobernu-batzordeak onetsi duena.

Bestalde, jabekideen elkarte horrek proiektua gauzatzeko laguntzak ere eskatu ditu. Abenduan onetsi ziren dirulaguntza horiek, igogailuen lehen instalazioko obrak finantzatzeko, bide publikotik atariaren sarbide diren espazio pribatuetaraino. Dirulaguntza horien muga 100.000 euro edo diruz lagun daitekeen aurrekontuaren kostuaren % 60 da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude