Bidasoa Irunek ez du huts egin EHF European Leagueko Multzoen Faseko azken partidan eta garaipena lortu du Ystads IF HF talde suediarraren aurka: 35-32ko emaitzarekin Artalekun. Garaipen honi esker, Bidasoa Irun Main Roundera 4 punturekin pasa da, suediarrei irabazitako golaverajearekin.
Partida parekatua izan da norgehiagokako lehen minutuetan, irundarrak 12. minututik aurrera aireratu diren arte, eta lehen zatiaren amaiera aldera berriro despuztu dira, 17-16ko emaitzarekin.
Partidaren bigarren zatian, horiz jantzitakoek euren lekua aurkitu dute kantxan, maila handiko jokoa eginez. Emaitza bezala, 30 minutu ikaragarriz gozatzeko aukera eman dute, non Nieto anaiak eta Salinas anaiak bezalako jokalarien bertsiorik onena erakutsiz. Aipamen berezia Jakub Skrzyniarz Bidasoako atezainarentzat, partidurako erabakigarria izan baita hainbat geldiketa jarraian bideratuz.
Hala ere, suediarrek bigarren zatian euren posizioa defendatzen jakin dute, markagailuan behin baino gehiagotan gora egitea lortuz eta talde bidasotarra soken kontra jarriz.
Garaipen hau, une batzuetan sufritua baina azken finean garaipena, oso garrantzitsua da bidasotarrek Main Roundera begira dituzten asmoentzat, fase nagusi honetara 4 punturekin pasatuz, suediarrei irabazitako golaverajearekin.