Abenduaren 29an, IrunBreak Lehiaketa

Heldu den abenduaren 29an puntako break dantzariek euren iaiotasuna erakutsiko dute Amaia KZko agertokian. Bertan ospatuko da IrunBreak VIII. Lehiaketa.

break143

Arratsaldeko 17:00etan antzokiko argiak piztu eta oholtza gaineko ikuskizunari hasiera emango zaio. Dagoeneko break dantzaren munduan aski ezaguna den lehiaketa honetara Espainiako eta Frantziako hainbat bazterretako parte-hartzaileak etorriko dira: guztira hirurogei eta laurogei arteko lagun.
Airean zein lurrean zilipurdiak, ziztu biziko mugimenduak, muturreraino inarrositako gorputzak: kale dantzariek euren trebezia erakutsiko dute, baita zaleak aho zabalik utziko ere. Musikak zeresan handia izan ohi du ikuskizuna borobila izan dadin. Aurtengoan break dantzaren munduan oso ezaguna den Zaragozako DJ Lady Funk (Lorena) arituko da lan horretan.
Lehiaketako azken zutabe garrantzitsua epaimahaia da. VIII. edizio honetan hiru kide arduratuko dira sariak zein-tzuk irabaziko dituzten erabakitzeaz: BGirl Jess, BBoy Kadoer eta BBOy Elihu. Irabazleak 600 € eskuratuko ditu, eta bigarren sailkatutakoak, 300.

Lehiaketaren egitura
Lehendabiziko kanporaketa 4 borrokatan datza, bakoi-tzean bi taldek parte hartuko dutela. Bigarren txandan, sailkatu diren taldeak beste bi borrokatan neurtuko dira. Honetan 3. et 4. postuetara eta finalera pasako diren taldeak hautatuko dira.

break irun093

Jatorria, Gaztelekuan

Lehiaketa Irunbreak eta Martindozenea Gaztelekuak antolatutakoa da.

Duela 9 urte gazte talde batek Gaztelekuan dantzan jarduteko areto bat eskatu zuten. Ordutik break dantzariek bertako bizitzan parte hartzeko gogo handia erakutsi dute. IrunBreak Lehiaketa da, hain zuzen, gazte ekintzaile hauen emaitzetako bat, hasieratik Irungo Udalaren babesa izan duena.
Lehiaketak Gazteria Arloko helburuetako bat betetzen du, hots, ekintzen diseinu eta antolakun-tzan gazteen parte-hartze aktiboa bultzatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude