Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak antolatuta, adinekoen espazio sozialetan lan egiten duen Dinamizazio zerbitzuak apirileko jarduera berezien programa aurkeztu du. Aisialdi eta denbora libreko jardueraz betea dago programa, Irunen erroldatutako 60 urtetik gorakoei zuzenduta.
Apirilean zehar, askotariko jarduerak eskainiko dira, hala nola literaturari buruzko mahai-inguru bat, Eva Huebra idazlearekin; sevillanen emanaldi bat, Laloren kontzertu bat edota “Un cuento de hadas para una menopáusica” liburuaren aurkezpena.
Horrez gain, 60 urtetik gorakoen zinemaz gozatzeko aukera ere izango dute, film hauek eskainiko baitira: “Nora” (2020), Lara Izaguirreren komedia bat; “Héroes de barrio” (2022) komedia dramatikoa; edota bi oscar irabazi zituen “Tres anuncios en las afueras” (2017).
Apirilerako adinekoen espazio sozialak dinamizatzeko zerbitzuak antolatutako jarduera berezien programa osoa albistearen amaieran aurkituko duzu. Programan zehazten da non eta zer ordutan egingo den jarduera bakoitza. Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta interesdunak toki guztiak bete arte sartu ahalko dira.
Adinekoentzako espazio sozialak
Ohi bezala, eta programazio bereziaz aparte, Irungo Udalaren adinekoentzako espazio bakoitzean kultura eta aisialdiko zenbait jarduera egingo dira, 60 urtetik gorako pertsonentzat.
Espazio sozial bakoitzaren egoitzan kontsultatu daiteke zer jarduera egingo diren:
Luis Marianoko zentro soziala
Helbidea: Luis Mariano 1
Telefonoa: 943 505 388
Iraso zentro soziala
Helbidea: Ama Birjina Mirarietakoa z.g.
Telefonoa: 943 505 644
Lekaeneko espazio soziala
Helbidea: Lekaenea 5
Telefonoa: 943 111 521
San Migeleko adinekoen lokala
Helbidea: Javier Esteban Indart 5
Telefonoa: 943 243 678
Belaskoeneko adinekoen lokala
Helbidea: Olagizon 32
Telefonoa: 943 506 382
Palmera Monteroko adinekoen lokala
Helbidea: Leandro Agirretxe 1 (1. aretoa)
Telefonoa: 943 506 707
Behobiako adinekoen lokala:
Helbidea: M. Juncal Labandibar 34
Telefonoa: 943 630 412
Anaka-Puianako adinekoen lokala
Helbidea: Aristegi enbaxadorearen plaza, behea
Telefonoa: 943 573 551
Jarduerak
- Apirilaren 8an, Irason 16:30ean “un cuento de hadas para una menopáusica” liburuaren aurkezpena
- Apirilaren 12an, Behobian 17:30ean Literatur solasaldia Eva Huebrarekin
- Apirilaren 13an, Luis Marianon 16:00etan zinema: “Nora”
- Apirilaren 13an, Behobian 17:00etan zinema “tres anuncios en las afueras”
- Apirilaren 13an, San Miguelen 17:00etan zinema “August”
- Apirilaren 13an, Anaka-Puianan 17:30ean zinema “Héroes de Barrio”
- Apirilaren 16an, Leka-Enea 17:30ean Sevillanen emanaldia
- Apirilaren 19an, Palmera Monteron 17:00etan Laloren kontzertua
- Apirilaren 20an, Luis Marianon 16:30ean Irundik ibilaldia
- Apirilaren 20an, Anaka-Puiana 17:30ean “Hilotz dotore” kontaketa bat sortu
- Apirilaren 23an, Palmera Monteron 17:00etan Doako liburu azoka: Ekarri nahi ez dituzun liburuak eta eraman ez dituzun beste batzuk, doan
- Apirilaren 24an, Belaskoenean 17:30an Euskal mitologiari buruzko irakurketa taldea
- Apirilaren 26an, Palmera Monteron 17:00etan “1 franco 14 pesetas”
- Apirilaren 27an, Luis Marianon 16:00etan zinema “Adú”
- Eguna zehazteko, Behobian 17:00etan landareak bilatzera ibilaldia
- Eguna zehazteko, 17:30ean Bingo musikatua



