Alkatea San Miguelera hurbilduko da urriaren 17an auzotarren proposamenak entzuteko

Aurrera jarraitzen du Alkatea auzoetan programaren denboraldi berriak. Behobian, Urdanibian eta Lapitze-Elitxun egon eta gero, hilabete honetan Cristina Laborda alkatea San Miguel auzoan egongo da programa horrekin jarraitzeko.

Alkatea auzoetan programan hilabete bakoitzean alkateak hiriko auzo bat bisitatuko du, auzo-elkarteekin koordinatuta, herritarren ideiak, kezkak eta iritziak bertatik bertara entzuteko. Horrela, alkatearen hitzetan, «itxuraz txikiak diren proiektuen bidez, parte-hartzean oinarritutako hiri inklusibo bat eraikiko dugu».

Hau da auzoko bisitako egutegia: alkatea San Miguelen zehar ibiliko da, auzo-elkarteko kideek lagunduta, datorren ostegunean, urriak 17, arratsaldeko 17:00etan. Beranduago, 19:00etan San Vicente de Paul ikastetxean izango da, eta auzotarrekin bilduko da.

Aurreko edizioetan bezala, espazio bat gaituko da webgunean, eta auzo bakoitzari aste bat esleituko zaio, auzotarrek beren proposamen eta iradokizunak helaraz ditzaten. Eskaerak jaso eta konpromisoak hartzen goaz, eta konpromisoen betetze mailari buruzko informazio puntuala ematen dugu. Informazio gehiago, Udalaren webgunean.

Lapitze-Elitxu auzoko konpromisoak

Alkatea auzoetan ekimen berrituaren hirugarren saioa irailaren 19an egin zen, Lapitze-Elitxun. Aurrena auzoa bisitatu zuen auzo-elkarteko presidenteak eta beste zenbait kidek lagunduta, eta ondoren, arratsalde horretan bertan, aurrez aurreko bilera egin zuen auzotarrekin, auzo-elkartearen egoitzan.

Jasotako iradokizun guztiak aztertu ondoren Udalak hartu dituen konpromisoen artean nabarmentzekoak dira poliziaren presentzia handitzea, zamalanetako kartel bat birjartzea edo txakurrentzako zaborrontzi gehiago instalatzea.

Udalaren webgunea, herritarrentzako ataria

Iragan apirilaren 24tik, espazio bat dago Udalaren webgunean herritarrek gai askori buruzko mezuak bidal ditzaten. Informazio guztia atarian jasota dago eta publikoa da, eta aldian behin auzo bakoitzean jasotako eskaerak eta egindako kudeaketa igotzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude