Irungo Udalaren laguntzarekin, ACUBIk, Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak, jardunaldi informatibo bat antolatu du alokairuaren gaiari buruz. Jardunaldia apirilaren 27an, asteazkenean, Palmera Montero guneko 2. aretoan egingo da, arratsaldeko 18:30ean. Zehazki, maizterrek eta errentatzaileek alokairu-kontratua sinatu aurretik jakin behar dutenari buruz hitz egingo da.
Jardunaldia gidatuko duen hizlaria Esther Ezkurra izango da, AUCBIko abokatua. Bertaratzen direnei jakinaraziko zaie zer alderdi hartu behar diren kontuan errentamendu-kontratua formalizatzerakoan, hala nola kontratuaren iraupena, errentaren berrikuspena, egin daitezkeen obrak, etxebizitza azpierrentan emateko aukera, etab.
Asko dira gai horri buruz ACUBIk jasotzen dituen kontsultak, eta elkarteari komenigarria iruditu zaio informazio-jardunaldi hau egitea, zalantzak argitze aldera.
ACUBI bulegoa
ACUBIk Palmera Montero Gunean bertan du bere bulegoa, zehazki, bigarren solairuko 1. bulegoan. Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen elkartearekin hitz egiteko 943632194 edo 943635067 telefono zenbakietara deitu daiteke. Bestetik, elkarteak irunacubi@gmail.com edo acubi@kontsumo.net helbideetan jasotako zalantzak erantzuten ditu. Azkenik, aurrez aurreko hitzordua nahi izanez gero, hitzordua eskatu behar da astelehen, astearte, asteazken edo ostiraletan 9:00etatik 13:00etara, arratsaldeetan soilik bazkideentzat lan egiten baitute.