“La rebelión de los cuentos” (2016) animazio-filma emango dela Amaia KZn igande honetan, otsailak 23, arratsaldeko 17:00etan. Publiko guztientzako filma da, baina, bereziki, edozein arrazoi dela eta zinema-saio arrunt batez goza ez dezaketen kolektiboei zuzendutako saioa izango da.
Sartzeko gonbidapenak Amaia KZren webgunean eta Luis Marianoko turismo-bulegoan eska daitezke, bai eta kultur zentroko txarteldegian ere, proiekzioa baino ordubete lehenago, baldin eta tokirik geratzen bada.
Edozeinek filmaz gozatzeko aukera izan dezan, honako neurri hauek hartuko dira: aurrea hartzeko materiala erabilgarri egongo da, ez da ez trailerrik ez iragarkirik egongo, filmean zehar altxatzeko aukera egongo da, lasai egoteko eremu bat prestatuko da, aretoa argi apalarekin argiztatuko da eta soinu leuna izango da.
Sinopsia
Filma Jakob Schuh, Jan Lachauer eta Bin-Han Tok zuzendu zuten. La rebelión de los cuentos Roald Dahl idazlearen Revolting Rhymes bestsellerraren egokitzapen bat da, “Grúfalo” eta “La navidad del hombre rama” filmen ekoizleen eskutik. Denok ezagutzen ditugun pertsonaia eta kontakizun klasikoak berreskuratzen ditu, alderantzikatuta eta aldaketa burutsu, harrigarri eta ezin aktualagoak txertatuta.
Zinemarako egokitzapenak Roald Dahlen asmo urratzailea gordetzen du, eta areago doa, istorioak nahasita, horrela beste berri eta zirraragarriago bat osatzeko. Haur literaturako klasikoen berrikuspen modernoa, politikoki zuzena ez dena, haur argientzako lotsarik gabeko film bat.



