Ander Gamón pilotu irundarrak 2025eko denboraldian gidatuko duen autoaren aurkezpena egingo du martxoaren 15ean, larunbatean. Autoaren aurkezpen ekitaldia arratsaldeko 17:30ean izango da Urdanibia Park Hotelean. Aurten Cupra TCR autoarekin lehiatuko da.
Gamón azken urteetan Nafarroa, Aragoi eta Valentzia Erkidegoetako Txapelketetan lehiatu da. Txapelketa horietan hainbat garaipena lortu ostean, aurten RACE abiadura txapelketan lehiatuko da. RACE Abiadura Txapelketak (CRV) lau zirkuitu izango ditu eta bost hitzordutan jokatuko da 2025ean zehar, streaming bidezko emanaldiarekin.
Ander Gamón
Ander Gamón Irunen jaio zen 1996an. 9 urterekin hasi zen lehiaketetan parte hartzen. Karting modalitatean hasi zen kimuen kategorian eta mailaz igotzen joan zen, kadete eta junior mailetan lehiatzera iritsi zelarik. 15 urte bete zituenean Abiadura modalitatera aldatu zen. Mendiko modalitatean berriz, 2024an 46an. Jaizkibele Igoeraparte hartu zuen Peugeot Spider 207 THP autoarekin.



