Arkupetik kartelak iragarriko ditu 2023ko San Pedro eta San Martzial jaiak

Arkupetik izeneko kartelak iragarriko ditu 2023ko San Pedro eta San Martzial jaiak. Angel Blanco Egoskozabal da aurtengo Sanmartzialak iragartzeko aukeratutako lanaren egilea eta 1.200 euro irabazi ditu lehiaketako lehen saria eskuratu ostean. Bestalde, batzorde artistikoak “Harmonia, melodia eta erritmoa” lanari eman dio accesita.

Maiatzaren 14an amaitu zen 2023ko San Pedro eta San Martzialetako kartela hautatzeko bozketa. Guztira, 2.137 boto jaso dira. Batzorde artistikoa atzo goizean bildu zen eta irabazlea zein izan zen iragarri zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude