Atxilotuak komisariatik atera direnez Irungo Harrera Sareak jakinarazi du gaur ez dela protestarik egingo

Iturria: Irungo Harrera Sarea

Gaur goizean Hendaiako komisarian deklaratzera joan diren 7 pertsonak komisariatik atera dira arratsaldean. Migranteak frantses estatuan sartzen laguntzea egotzita deklaratzera deituak izan dira. Goizeko 9:00etan zuten deklaratzeko hitzordua eta behin behineko atxiloaldian izan dituzte arratsaldeko 15:30ak aldera komisariatik atera diren arte.

Goizean zehar Irungo Harrera Sareak jakinarazi duenez, 7 militanteei komisariatik irteten utzi ezean, arratsaldeko 18:30ean Hendaiako komisariaren aurrean elkarretaratzea deitua zuten. Beraz, atxilotuei komisariatik irteten utzi dietenez, sareak jakinarazi du gaur arratsaldean ez dela protestarik egingo.

Goizean berriz, deklaratzera deituak zeuden militanteekiko elkartasuna adierazteko, 8:45ean elkarretaratzea egin dute Hendaiako komisariaren aurrean. Hortaz gain, 80 erakunde eta eragilek atxilotuek jasandako errepresioa salatu dute. “Elkartasuna ez da delitua” lelopean, mugak behin betiko irekitzea eta bereziki Irun eta Hendaia arteko bezalako zubi guztiak irekitzea eskatu dute Irungo Harrera Saretik, guztion zirkulazio askea bermatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude