Korrikak eta Irungo Harrera Sareak elkarlanean ekitaldia antolatu dute otsailaren 16rako

Korrikak eta Irungo Harrera Sareak “Hizkuntzak mugarik gabe” ekitaldia antolatu dute otsailaren 16rako. Oiasso museoan egingo da arratsaldeko 19:00etan hasiko den ekitaldia. Bertan “Lehen Saiakera” film laburra emango da eta Paperezko bizitzak ipuin lehiaketa aurkeztuko da. Hortaz gain, Afro fusion Family dantza taldeak eta Amets Arzallusek ere ekitaldian parte hartuko dute.

“Euskaraz gara, euskaraz izan dira eta euskaraz izango gara. Mugarik eta   oztoporik gabeko herri harroa izan nahi dugu. Edonor ongi etorria sentituko den herri harroa.”

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude