Aurrera doaz Plaiaundiko pistak Txenpereneara lekualdatzeko kudeaketak

Aurrera doaz Plaiaundiko kirol instalazioak Txenpereneara aldatzeko kudeaketa lanak. Behin Txenpereneako Plan Orrokorraren aldaketa onetsita, Irungo Udalak Plaiaundiko kirol-instalazioak behin betiko lekualdatzeko pausu berriak eman ditu. Izan ere, Cristina Laborda Irungo alkateak bilera batera deitu ditu Plaiaundiko kirol-instalazioak lekuz aldatzeko lanean ari diren departamentuetako arduradun politikoei, lekualdaketan aurrera egiteko.

Topaketa horren helburua da Txenperenean kokatuko diren etorkizuneko kirol-instalazioen aurreproiektua bateratzea ekipamendu berriaren kostua zenbatetsita. Gainera, erakunde bakoitzak hartutako eta Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Irungo eta Hondarribiko udalek sinatutako “Lankidetza Hitzarmenetan” jasotako konpromisoak eguneratuko dira. Horrez gain, diru erabilgarriaren programazio bat ere zehaztuko da, operazioa egin ahal izateko.

Proiektuaren finantzaketarako akordioa

Gogoratu behar da hitzartutako erakunde arteko hitzarmenen artean bat Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak eta Irungo Udalak bakarrik sinatzen dutela. Bertan, eragiketa finantzatzeko akordioa jasotzen da. Horrela, Eusko Jaurlaritzak hartuko du % 30eko ardura, Foru Aldundiak % 50ekoa, eta Irungo Udalak % 20koa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude