Irungo Udalak eta Irungo auzo-elkarteek antolatuta, larunbat honetan, urriaren 19an, egun bereziaz gozatzeko aukera izango dute Arbeseko auzotarrek. Jarduera programa bat ondu da, eguerdiko 12:00etan hasita, Peña Poteo txarangarekin, eta 20:00ak arte, Jirabiraren kalejirarekin.
12:00etatik 14:00etara Peña Poteo Txarangak auzoko kaleetan barrena ibiliko da. Uztapide bertsolariaren plazan hasita, Molino tabernan eta Altzukaitz plazara gerturatuko dira.
Arratsaldean, 17:00etatik 18:30era Nagore Laffage plazan egurrezko jolasak egingo dira. 19:00etatik 20:00etara Jirabira kalejirak emanaldia eskainiko du Nagore Laffage plazan.
Auzoetako kultur agenda
Auzoetako kultur agenda 2023ko aurrekontu parte-hartzaileetan proposatu zen, eta Udalaren eta hiriko zenbait auzo-elkarteren arteko lankidetzaren fruitua da. Hiriko auzoetan ere kultur eskaintza egiteko xedearekin jaio zen.



