Aysha Bengoetxea, abeslaria: “Zure burua telebistan ikustea harrigarria da”

Argazkia: Estudio Gover

Aysha Bengoetxea “Antena 3” telebista kateko “ La Voz Kids” programaren azken edizoko parte-hartzaileetako bat izan da. Abeslari irundarrak 15 urterekin telebista saioko finaleraino iristea lortu zuen Vanesa Martin abeslariak emandako babesari esker. Behin telebista saioa amaituta, Ayshak argi ikusten du musikarekin loturik gauza berriak ikasten jarraitu nahi duela etorkizunean bere ametsa errealitate egin ahal izateko.

Nola hasi zen zure ibilbidea musikaren munduan?
Txikitatik, etxean beti musika entzuteko ohitura izan dugu. Ondoren, kontserbatorioan sartu nintzen eta gitarra jotzen ikasi eta kantu ikasketak egiteko.

Zergatik erabaki zenuen “La Voz Kids” programan parte hartzea?
Egia esan, ez dakit. Ez zen nire lehen saiakera, aurretik beste behin aurkeztu nintzelako. Hala ere, nire buruari beste aukera bat ematea erabaki nuen eta hautaketa probetan izena eman nuen. Jakin banekien zaila izango zela, jende askok jarraitu eta bertan parte hartu nahi duen saioa delako, baina, azkenean nire helburua lortu dudala esan dezaket.

https://www.youtube.com/watch?v=LVMw_3beVGU

Aurretik beste telebista saio edo lehiaketaren batean parte hartu duzu?
Ez, soilik La Voz Kids lehiaketan.

Musikarekin loturik zein ikasketa egin dituzu?
Irungo Kontserbatorioan hasi nituen nire musika ikasketak. Bertan, solfeoa ikastearekin batera, gitarra jotzen eta kantua ikasten hasi nintzen. Kontserbatorioko ikasketak alde batera utzi ostean, Irungo Skola Musik akademian sartzea erabaki nuen.

Aurretik jasotako formazio musikala lagungarria izan zaizu programaren erronkei aurre egiteko?
Bai. Hala ere, telebista saioak aurrera egin ahala nire maila igotzeko gai izan naizela ikusi dut. Horrela, bidean topatu ditudan zailtasunak gainditu eta nekiena hobetzen ahalegindu naiz beti. Sekulako esperientzia izan da niretzat.

“Telebista saioak aurrera egin ahala nire maila igotzeko gai izan naizela ikusi dut”

Programan hasi baino lehenago argi zenuen zein taldetan sartu nahi zenuen?
Ez, berdin zitzaidan “couch” bat edo bestearekin lan egitea. Telebista saiora aurkezten nintzen bigarren aldia zenez, nire kezka nagusia programan parte hartu ahal izateko hautatuko ninduten edo ez zen. Horregatik, nire emanaldia ahalik eta hoberen egiten saiatu nintzen eta Vanesa Martinek nire alde apustu egitea erabaki zuen. Oso irakasle ona izan dela esan behar dut, asko irakatsi dit eta.

Argazkia: Estudio Gover

Gauzak oso desberdinak dira telebistaren beste aldean?
Bai, izan ere, telebistan ikusten duzunean saio osoa montatuta eta ordenatuta ikusten duzulako. Momentuan gauzak beste orden batean egiten dituzu eta zaila da azken emaitza nolakoa izango den imaginatzea. Hainbeste elkarrizketa egin eta gauzak hainbatetan errepikatu ostean, ia ezinezkoa da egindako guztiaz gogoratzea. Baina, azken finean, zure burua telebistan ikustea harrigarria da.

Programan hasi baino lehenago argi zenuen zein taldetan sartu nahi zenuen?
Ez, berdin zitzaidan coach bat edo bestearekin lan egitea. Telebista saiora aurkezten nintzen bigarren aldia zenez, nire kezka nagusia programan parte hartu ahal izateko hautatuko ninduten edo ez zen. Horregatik, nire emanaldia ahalik eta hoberen egiten saiatu nintzen eta Vanesa Martinek nire alde apustu egitea erabaki zuen. Oso irakasle ona izan dela esan behar dut, asko irakatsi dit eta.

Gauzak oso desberdinak dira telebistaren beste aldean?
Bai, izan ere, telebistan ikusten duzunean saio osoa montatuta eta ordenatuta ikusten duzulako. Momentuan gauzak beste orden batean egiten dituzu eta zaila da azken emaitza nolakoa izango den imaginatzea. Hainbeste elkarrizketa egin eta gauzak hainbatetan errepikatu ostean, ia ezinezkoa da egindako guztiaz gogoratzea. Baina, azken finean, zure burua telebistan ikustea harrigarria da.

Programaren hasieran finaleraino iristea espero zenuen?
Ezta pentsatu ere. Inguruan neuzkan beste parte-hartzaileen maila ere oso altua zen eta oso zaila zen. Hala ere, asko ikasi eta praktikatzeko lan handia egiten saiatu naiz.

Nolakoa izan da abeslari famatuak ezagutu eta haiekin abesteko aukera izatea?
Programari esker saioan coach lanetan ibili diren Vanesa Martin, Melendi, David Bisbal eta Rosario abeslariak ezagutu ditut. Hortaz gain, Aitanarekin abestu eta Pablo Lopez ezagutzeko aukera izan nuen. Gainera, programatik kanpo, baina, Akex Ubagorekin egon naiz.

Finalean dena ematea lortu zenuela uste duzu?
Bai, lanari esker hobetzen joan naizela ikusi dut. Finalean disfrutatzea zen nire helburu nagusia, urduritasunak baztertuta, lortutakoaz gozatzea zen nire lehentasuna. Bertan ginen guztiek garaipena merezi genuela uste dut eta, behin finalean egonda, azken emaitzak ez du hainbesteko garrantzirik.

Etxekoen eta lagunen babesa jaso zenuen telebista saioan parte hartu bitartean?
Hasieran gurasoek bakarrik zekiten telebista saioan parte hartzeko hartu nindutela. Nire lagunak telebistan hautaketa proben saioa eman zenean enteratu ziren nire parte hartzeaz. Hasieran txundituta, baina, nire pausu guztiak gertutik jarraitu dituzte gero.

Kalean jarraitzaile asko topatzen dituzu?
Batez ere Irunen. Jendea niri begira gelditzen dela ikuten dut eta askok argazkiak edo sinadurak eskatzen dizkidate. Oso atsegina iruditzen zait jarraitzaileekin elkartzea, jendearen berotasuna eta babesa sentitzen dudalako.

Erraza izan zaizu musika oinarrizko ikasketekin tartekatzea?
Bai, programaren grabaketak oraindik ikastolan nengoela egin nuen, baina, denbora ondo kudeatzeko gai izan nintzela uste dut. Alde batetik, abestiak ikasi, bestetik, etxeko lanak aurrera ateratzen nituen bitartean.

Erraza iruditzen zaizu musikaren muduan sartzeko aukera topatzea?
Ez da erraza, baina, behin ezaguna egitea lortzen duzula, jendeak badaki noraino iritsi zaren. Beste aldean, jendearen gustuak daude eta horiekiko zuk eman nahi duzuna.

Argazkia: Estudio Gover

Zein estilotan zentratu nahiko zinateke?
Programan zehar jarraitu dudan bide berdinari eutsi nahiko nioke. Hau da, gazteleraz geroz eta gehiago abesten dut letrak ulertzea eta sentitzea errazagoa zaidalako, nahiz eta txikitatik ingelesez abestea asko gustatu zaidan.

Zer da beste abeslarietatik zu ezberdintzen zaituena?
Zaila zait zerbait zehatza aipatzea. Izaera itxia dudan arren, agertokian nire beldurrak sentimenduetan bihurtu eta jendearengana iristeko gai izatea asko gustatzen zait.

Zein asmo dauzkazu etorkizunari begira?
Gehiago ikasten jarraitzeko asmoa dut eta etorkizunak ekar ditzakeen proiektuetara irekieta nago. Orain, ordea, institutuko ikasketak amaitzeko kontzentratu behar naiz.

Etorkizunean musika zure lanbidean bihurtzea gustatuko litzaizuke?
Bai, egia esan, ez da erraza eta denbora asko behar da hori lortzeko. Dena dela, urte askotako lanari esker lortu daitekeela pentsatzea gustatzen zait.

 

Elkarrizketaren bideoa Txingudi Onlinen ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude