Azaroaren 30etik abenduaren 4ra Euskara Egunak ospatuko dituzte Larreaundi-Olaberrian

Larreaundi Olaberriako auzo elkarteak antolaturik, azaroaren 30etik abenduaren 4ra Euskara Egunak ospatuko dituzte auzoan. Auzoko hainbat espazioetan ekintzak egingo dituzte.

Azaroaren 30ean, larunbatean

Euskararen Egunak ospatzeko lehen ekintzak azaroaren 30ean egingo dira. Roberto eta Migel plazatxoan 11:00etan ongi etorri ekitaldia egingo da bertsotan. Leku berean, 11:15ean euskarazko materialaren bigarren eskuko azoka eta haur, gazte eta helduentzako txapa tailerra egingo dira. 11:50ean Euskararen aldeko txotx-aren txanda izango da. 12:30ean kantu bira bertatik hasiko da, auzoan barrena murgiltzeko.

Eguzkitza eskolako atarian eta auzoko lokal berrian jarduerak egingo dira ere. Hain zuzen ere, 14:00etan bazkari auzotarra egingo da bertan. Menua honako hau izango da: ensaladila pintxoa, marmitakoa eta arroz esnea. Haurren tiketak 10 eurotan eta helduenak 15 eurotan eskuratu daitezke leku hauetan: auzo elkartean (goizez), Antunez tabernan, Olaketa tabernan eta Larrean. 16:00etan berriz, bingo txapelketa egingo da.

Auzo elkartean berriz, 17:00etan haurrentzako txotxongiloak izango dira Ostomilaren eskutik.

Eguzkitza HLHIn 18:00etan txokolatada egingo da. 18:30ean Larreaundi-Olaberria euskaraz? ekitaldia hasiko da. 18:50ean buruhandiak irtengo dira bertatik. Azkenik 19:30ean, Babarrunba, euskal kontzertu ibiltariaren txanda izango da.

Abenduaren 3an, asteartean

Goizean, auzoan zehar, herri kirolak antolatuko dira Eguzkitza DBHko ikasleentzat. 16:45ean Eguzkitza HLHI-tik kantu bita abiatuko da, gazte, haur eta helduek elkarrekin abestu dezaten. 17:30ean auzo elkarte berrian txokolatada egingo da. Amaitzeko 19:00etan Irungo udaletxean euskararen aldeko elkarretaratzea egingo da.

Abenduaren 4an, asteazkenean

17:00etan auzo elkartean haurrentzako ipuin kontalaria izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude