Azken Portu eta Behobia lotzen dituen pasealekuan begiratoki bat eraikiko da

Azken Portu eta Behobia lotzen dituen oinezkoentzako pasealekuak ibaira begira begiratoki bat izango du laster. Obra arloak jakinarazi du proiektu bat martxan jarriko duela Azken Portu kiroldegia eta Juan Thalamas Labandibar kaleko 55 zenbakiaren artean kokatzen den eta gaur egun erabiltzen ez den lursailean plataforma bat eta egonleku bat jartzeko.

Cristina Laborda ordezkariak azaldu duenez, “jarduerak beste urrats bat izan nahi du espazioaren hobekuntzan, azken aldian berrikuntza garrantzitsuak egiten ari baitira bertan. Behobiara arteko pasealekua egitea jauzi handia izan zen, informazioa emateko panel batzuk jarri ziren Bidasoaren erriberako erakargarritasunak azalduz, eta orain begiratoki bat izango dugu orube batean, non Vertiz Ford enpresak utzitako lursailaren ondoan, ibai bazter hori berreskuratzen jarraitzeko atea zabalduko digun, irundarrentzat aisialdiko guneak sortuz.

Lanen deskribapena

Lursaila antolatzeko egonleku bat sortuko da Bidasoaren ertzean begiratoki gisa eta Azken Portu pasealekuarekin komunikatuta, espazio hori hiri erdigunean integratu ahal izateko eta, aldi berean, lekuaren estetika hobetzeko.

Horretarako, gutxi gora behera 110,00 m2ko azalera oinplanoan izango duena plataforma bat jarriko da eta hormigoizko zolata gainean instalatutako tarima teknikoz osatuta egongo da. Azken Portu pasealekutik begiratokirako sarbideak 35,00m2-ko azalera izango du oinplanoan.

Multzo osoa lursailean integratuta geratuko da, egungo sestrak ez aldatzeko. Espazio berriari hiri-altzarien elementuak hornituko zaizkio, esaterako, eserlekuak, etzaulkiak, informazio-panela, paperontziak eta bizikletentzako aparkalekuak. Gainera, belardi bat sortzeko tratamendu bat inplementatuko da. Belardi horrek zuhaixkez eratutako bi pantaila izango ditu, Azken Portu pasealekuko egonlekua bisualki bereizteko.

Proiektuak 78.969,95 euroko aurrekontua du eta obrak esleitzen direnetik 2 hilabeteko epea. Aipatu behar da jarduketa hau behin-behinekoa dela Azken Portuko oinezkoentzako pasealekuaren eta bidegorriaren 2. fasea garatu arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude