Be Veggie erreferentziazko hitzordu begano gisa finkatu da

 

Be Veggie publiko inplikatua duen ekitaldi horietako bat da. Asteburu honetan Ficoban egin den jaialdi beganoa bisitatu duten 5.000 pertsonetatik 900 baino gehiagok parte hartu dute hitzaldietan, showcookingetan edo yoga klasean.

Be Veggieren hirugarren edizio honetan aurrez aurreko formatura itzultzeak agerian utzi du, berriz ere, gai beganoen inguruko ekitaldien tirabira eta sektoreak publiko berrietara sartzeko duen interesa. Hala islatzen du erakusketarien % 70en jatorria Euskaditik kanpokoa izateak. Erakusketariek Ficobara ekarri duten proposamena elikadura % 100 begetalak eta pertsona beganoentzat egokiak diren produktu eta zerbitzuek osatu dute, hala nola kosmetika, moda, habitata eta ostalaritza.

Bertako standak 5.000 bisitari baino gehiagok bisitatu dituzte, eta Ficobara hurbildu dira, eguraldi txarra izan arren. Horietatik % 80 gipuzkoarra zen. Gainerako % 20aren artean, bisitari frantsesaren presentzia nabarmentzen da, guztizkoaren % 6rekin. Guztiek giro ona izan dute Ficobako 2. eta 3. pabilioietan abenduaren 4an, 5ean eta 6an.

Erronka Garbia

Ficoba Fundazioak bultzatutako beste azoka batzuetan bezala (Bioterra, adibidez), Be Veggieren edizio honek bat egin du Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen kudeaketarako sozietate publikoak, sustatzen duen Erronka Garbia ekimenarekin. Zigilu horrek ziurtatzen du ekitaldi bat ingurumenaren aldetik iraunkorra dela. Helburua, ekitaldiak egitearekin lotutako ingurumenaren gaineko inpaktu negatiboak minimizatzea.

Asteburu honetan, Be Veggie festibalean, Ihobek ziurtatu du Be Veggieren antolakundeak jarritako helburuak bete direla: enpresa erakusketariek sortzen dituzten hondakinen % 50 edo gehiago behar bezala sailkatzea, 200 pertsona baino gehiago Be Veggiera Topoz joatea eta 300 pertsona baino gehiagok kafea eta edaria berrerabiltzeko moduko ontzia probatzea.

Be Veggieko bisitarien kontzientzia jasangarria ere nabarmendu behar da. % 32k garraiobide jasangarriak aukeratu ditu, hala nola oinez ibiltzea edo garraio publikoa. Autoz egin dutenen % 50ek autoa partekatu du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude