Pandemiaren ondorioei aurre egiteko diseinatutako Irun Aurrera talka-planaren barruan, Irungo Udalak tresna berria martxan jarri du udal webgunean. Tresna berriak hiriko planoan ostalaritza establezimenduak erraz aurkitzea eta dituzten zerbitzuak ezagutzeko aukera emango du.
Aplikazioa Hirigintza arloko golokalizazio zerbitzuaren bitartez diseinatua izan da, Bidasoa bizirik elkartearen laguntzarekin. Era honetan, ostalaritzaren sektoreak hirian duen ikusgarritasuna handitzea bilatzen da, establezimendu horietako tokiko kontsumoa bultzatu eta sustatzeaz gainera.
Nola funtzionatzen du?
Irun Aurrera planaren web orriaren bidez, Irungo plano bat erakusten da, non establezimenduen kokapen zehatza adierazten den. Lokal bakoitzean ‘klik’ egitean, informazio-panel bat zabalduko da, eta bertan kontsultatu ahal izango dira, besteak beste, establezimendu bakoitzaren harremanetarako datuak (telefonoa, webgunea, etab.), irekitzeko ordutegiak, sare sozialak eta etxez etxeko banaketa gisa izan ditzakeen zerbitzuak. Establezimenduen bilaketa aldez aurretik zehaztua egiteko aukera ere badago, etxez etxeko zerbitzua, lokalean jaso ahal den eramateko produktua eta terraza duten kontuan hartuta.
Aplikazio honen abiaburuan badaude establezimendu batzuk, eta asmoa da lokalen kopurua handitzea aplikazioa osatzeaz gainera, kontsultarako gida erabilgarri izan dadin, bai irundarrentzat, bai turista eta bisitarientzat.
Establezimenduen parte-hartzea
Ekimen honen bereizgarrietako bat establezimenduetako jabeek aplikazioa zuzenean elikatzeko aukera izango dutela da. Hau da, erakutsi nahi duten informazioa sartzeko aukera izango du eta, aldaketak izatekotan, edozein unetan eguneratzeko aukera izango dute. Horretarako, lehenengo urratsa proiektuan izena ematea izango da udal webgunearen Irun Aurrera atalean eskuragarri duten inprimakiaren bitartez. Izena eman ostean haien establezimenduarekin lotutako informazioa aldatu nahiko balute, plataformaren bidez datuak gaurkotzeko aukera izango dute, proiektua berriro izena eman beharrik gabe.