Bidasoa klubaren Zuzendaritza Batzordeak baieztatu du datorren denboraldian Jacobo Cuétara ez dela lehen taldeko entrenatzailea izango

Gaur goizeko lehen orduan Bidasoako Gurutz Aginagalde presidentea, Julen Aginagalde kirol zuzendaria eta Gorka Wamba batzorde kidea prentsa aurrean agertu dira klubarekin loturiko gaiak argitzeko. Batzordeak denboraldiko une honetan horrelako agerraldirik egiteko asmorik ez zuela adierazi dute, klubaren lehentasun baita lehen taldeak lasai lan egitea. Hala ere, Zuzendaritza Batzordeko kideek azken egunetan filtratutako informazioa argitzeko agerraldia egin dute,  Bidasoa KEak gai honi buruz hitz egingo duen lehen aldia eta bakarra izango dela nabarmenduz.

Gertatutakoaren aurrekariak

Klubaren Kirol Arloko kideek ukatu egin dute egungo entrenatzailearekin, Jacobo Cuétararekin, ez jarraitzeko erabakia arazo pertsonalekin lotura izatea. Prentsaurrekoaren emaileek azaldu dutenez, Kirol Arloaren ibilbide-orriak ezartzen zuen Azaroan entrenatzailearekin hitz egingo zela, txapelketako 8 jardunaldi igaro ondoren. Geldialdiaren ondorengo ostegunean partida garrantzitsua jokatu zen eta Jacobo Cuétararekin biltzea erabaki zuten azaroaren 11n. Gorka Wamba, arlo profesionaleko zuzendaria; Julen Aginagalde, kirol zuzendaria, eta Jacobo Cuétara entrenatzailea bilera konstruktibo bat egiteko eta prozesu bat hasi aurretik oinarri batzuk ezartzeko, azken hau berritzeko.

Esaten ari denaren aurka, bileran landutako lehen puntua kluba pozik azaldu zen entrenatzaileak Bidasoan lortutako emaitzekin eta ibilbidearekin. Jarraian, eboluzionatu beharreko puntuak aipatu ziren, horien artean, taldearen joko-eredua. Zuzendaritza Batzordeko kideek azaldu dutenez, “argi daukagu entrenatzaile handiak eboluzionatu egiten direla eta hobetzen saiatzen direla, beren taldeetan zigilu pertsonal bat uztetik harago”. Emaitzak positiboak izan badira ere, hobetzen jarraitzeko eboluzionatzeko beharra ikusi dute Zuzendaritza Batzordeko kideek, hori baita haien eginkizuna. Besteak beste, jokatzeko moduak ezaugarri desberdinak dituzten jokalariak sartzea ahalbidetuko lukeela aipatu dute, gaur egungo jokalarien eta plantillaren baliabideak aberasteko aukera emango lukeena, aurretik saiatu ziren beste jokalari batzuekin egin zen bezala.

Ildo beretik, aipatu da aldaketa hori onuragarria izan litekeela klubaren beheko kategorietatik jokalari osoagoak ateratzeko. Kontuan izan behar da, hortik behera baldintza desberdinak dituzten jokalariak datozela, eta bilakaera beren prestakuntzan laguntzea dela helburua. Kirol Kirol Arlo osoa bat dator adierazpen horiekin eta zenbait komunikabideetan zabaldu denetik oso urrun dagoela uste dute, gertakarian inplikatutako bi aldeekin berretsi ez dena.

Kirol Zuzendaritzak azaldutakoaren aurrean, Zuzendaritza Batzordeko kideen esanetan entrenatzaileak esan zuen bere lan metodoez fidatzen ez badira, egoera gaindiezina dela eta ez zegoela beste hitzik. Bilera amaitu ondoren, Klubak bere jarraipenari buruzko erabakia hartu bezain laster emaitza jakinaraziko zitzaiola esan zitzaion Jacobo Cuétarari.

Bide batez, Zuzendaritza Batzordeak azaldu duenez,  “Kirol alderdiaz gain, garrantzitsuena eta nagusiena dena, azken asteetan gertatutakoek, komunikazio-estrategiek, barne-informazioaren erabilerak eta filtrazio interesatuak eta manipulatuak, Zuzendaritza Batzordean mesfidantza handia sortzeko moduko gertakari larriak direla pentsatzen dugu”.

Erabakiaren jakinarazpena

Hilaren 21ean, asteartea, erabaki bat hartu eta zuzendaritza batzordeko gainerako kideei helarazi zitzaien. Erabakia aho batez onartua izan zen eta atzo, azaroaren 22an, 21:15ean, Jacobo Cuétara entrenatzaileari berritzeko aukera ez eskaintzeko erabakiaren berri eman zitzaion.

Azkenik, Klubeko Zuzendaritza batzordeak adierazi du  zuzendaritza batzorde gisa eta klubeko edozein langileren betebeharra Bidasoa KEarentzat onena dena bilatzea dela. Izan er,e kluba jokalarien, entrenatzaileen, kirol-zuzendarien, zuzendarien edo presidenteen gainetik dago. Agerraldiaren amaiera Jacobo Cuétarak urte hauetan guztietan egindako lana eskertu dute  denboraldi amaierara arte bere profesionaltasunean konfiantza izango dutela azaldu dute. Aldi berean, zaleentzako hitzak izan dituzte ere, egoera honen aurrean zaletu guztien batasunari dei eginez.

Esteka honetan gaur goizean Artalekun egindako prentsaurreko osoa ikusi daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude