Bihar goizean Istillaga plazaren eta Juncal kalearen artean dagoen aparkalekuan trafiko mozketak aurreikusten dira

Irungo Udalak jakinarazi du bihar, abuztuaren 3an, aldaketa batzuk izango direla Juncal kaleak eta Istillaga plazak bat egiten duten lekuan dagoen aparkalekuan, hormigoizko dadoak muntatzeko lanak direla eta. Horretarako, gaur, abuztuaren 2an, kalteak jasango dituzten aparkalekuak balizatuko dira, ostegunean, abuztuaren 3an, libre egon daitezen.

Aurreikuspenen arabera, kamioia 10:30ean iritsiko da, eta, beraz, behin kamioia Juncal kalean dagoenean, 45 minutuz itxita egon beharko dute Juncal Kalea eta Istillaga plazako sarbidea, kamioiak maniobrak egin beharko baititu deskarga egiteko punturik egokienean jartzeko. Litekeena da bi kaleen artean gurutzatuta geratzea, ibilgailuak pasatzea eragotziz. Eremua balizatu ondoren, ibilgailuak balizatutako eremutik ateratzen direla kontrolatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude