Bikendi gazte irundarrak hezur-muinaren emailea behar du

Bikendi Aizpiolea Bidasoa Atletiko Taldeko kirolaria da. Eskualdeko atletismo taldeak kirolariarentzako hezur-muin emailea lortzeko kanpaina abitu du klubaren sare sozial eta komunikabideen laguntzaren bitartez. Izan ere, 13 urteko gazteari otsaileko hilabetean T motako leuzemia detektatu zioten, otsailaren 7ko atletismoko txapelketa baten ostean lepoan koskor batzuk sentitu eta hurrengo astelehenean medikura joan ondoren.

Azken hilabeteetako borroka guztian zehar Bidasoa Atletiko Taldeak Bikendiren amarekin kontaktuan mantendu da. Azken nobedadeen arabera, lehentasuna Bikendirentzako hezur-muinaren emaile baten bila dabiltza medikuak. Bien bitartean, medikuak tratamendu gogorreko egunak atsedenaldiko egunekin tartekatzen ari dira. Momentura arte %50eko bateragarritasun duen emailea topatu dute, baina, bateragarritasun handiago duen emaile bat aurkitzea funtsezkoa da.

Hezur-muinaren emaileak

Bikendi Aizpiolearentzako hezur-muinaren emaile bat topatzeko asmoarekin, Bidasoa Atletiko Taldeak emaile izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak pausua ematea animatzeko kanpaina abiatu dute. Hezur-muinaren emaile izan ahal izateko 18 eta 40 urte artean izatea beharrezkoa da eta Bidasoa Atletiko Taldeak partekatutako bideo honen bitartez ikus daiteke emaile izateko jarraitu beharreko prozesua. Hezur-muinaren emaile gisa izena emateko interesa duten pertsonek Osakidetzaren zerrendan izena eman beharko dute. Atletismoko klub irundarrak martxan jarritako egitasmo honen bitartez hezur-muinaren emaile baten zain dauden pertsonen egoera ezagutarazi nahi da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude