Caser egoitzan Hondarribiko jaiak ospatzeko prestaketa lanetan murgildurik daude

Abuztuko hilabetean ekintza ugari antolatzen dira Caser Residencialek Irune eta Hondarribian dauzkan egoitzetan. Hala nola, uztailaren 13an Betharramen eta 19an Anakako egoitzan bi elkarte ezberdinen laguntzarekin antolatutako paelladaz gozatzeko aukera izan zuten egoiliarrek. Hortaz gain, hondartzarako irteerak eta udara garaiko tailer bereziak antolatzen jarraituko dira abuztuko hilabetean zehar ere.

Bestetik, Hondarribiko jaiak iristeko hilabete baino gutxiago falta denean, Betharram egoitzan jaiak ospatu ahal izateko prestaketa-lanekin buru-belarri lanean dabiltza. Jaiekin loturiko lehen ekintzetako bat Betharram egoitzako kantineraren aukeraketa izan zen eta, bozketara aurkeztutako egoiliarren artean, Dori Camarero 2019ko Caser Betharrameko kantinera bezala hautatua izan zen. Dorik emozio handiz seme, biloba eta egoitzako lagunez inguraturik jaso zuen albistea eta, kantinera jantzia oraindik probatu ez badu ere, jada egun handirako entsaiatzeko abaniko bat jaso duela onartu du. Era berean, gaztetan Irungo jaiak oso gertutik bizi izan dituela azaldu du, izan ere, senarra Artilleriako Baterian desfilatzen baitzuen.

Hondarribiko Jaiak ospatzeko Caser Betharram egoitzan proposamen ezberdinez betetako ekintzen egitarau berezia antolatu dute. Jaiekin loturiko jarduerak abuztuko hilabetearen amaieran eta iraileko hilabetearen hasieran burutuko dira. Hala nola, ohikoa den moduan, jaien harira lorezaintza edo egoitzako kafetegia eta korridoreak eskulanekin apaintzeko tailer bereziak egindo dira, jaietako bingo berezia edo abuztuaren 30eko meza bereziarekin batera. Abuztuaren 21etik aurrera, gainera, 2018 urtean egoitzan ospatutako Hondarribiko Jaietako argazkiekin osatutako argazki-erakusketa ikusteko aukera izango da ere, abuztuaren 23an 11:00etan Jaien Pregoiarekin festa garaiari era ofizialen hasiera eman baino lehen.

Musika emanaldiak festen egitaraua osatuko duten beste ekintza garrantzitsu batzuk izango dira. Hala nola, abuztuaren 22an Anzaran Abesbatzak emanaldia eskainiko du goizeko 11:00etan eta irailaren 5ean 18:00etan, berriz, Atzokoak Abesbatzaren txanda izango da. Abuztuaren 28an, ordea, Alardearen entsegua egingo da, abuzutuaren 31ean 18:00etan Mendeluko Konpainiarekin batera egoitzaren kanpoaldean egingo den Alarderako dena prestatzeko.

Behin iraileko hilabetean murgilduta, irailaren 4ean Hondarribiko Portura irteera izango dute egoiliarrek. Irailaren 8an jai egun handia ospatzeko, telebistan alardea erretransmititzeaz gainera, egoiliarrek bazkari berezia izango dute. Hortaz gain, irailaren 10ean Hondarribian erroldatutako egoiliarrak Ardora Jatetxean egingo den bazkari batera gonbidaturik daude. Honekin guztiarekin eta aurten egoitzako kantinera izango den Dori Camarerok adierazi bezala, jai egunetan zehar eguraldia lagun izatea espero dute Betharrameko Caser Residencial egoitzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude