Anakako zaharren egoitzan ere sanmartzialak ospatuko dituzte, eta hartara egitarau berezia prestatu dute.
Lehendabiziko ekitaldia kantinera eta sarjentu hautaketa izan zen. Aurten 86 urteko Emilia Loza Sotok eta 87 urteko Constantino Agirre-txek desfilatuko dute, bertako egoiliarrek hala erabakita. Emilia Haron jaioa da, baina ia bizitza osoa eman du San Migel auzoan.
Constatino irundarra da eta betidanik auzoarekin harreman handia izan du, bertako San Vicente eskolako majoreteen ikuskizunetan dultzaina jotzen baitzuen.
EGITARAUA
- Ekainak 22: 18:00etan, entsegua Anaka konpainiarekin.
- Ekainak 24: 17:00etan, San Juan sua terrazan.
- Ekainak 26: 18:00etan, Bentaseko Rondallaren emanaldia.
- Ekainak 27: 18:00etan, sanmartzialetako bingoa.
- Ekainak 28: 18:00etan, kantinerei omenaldia.
- Ekainak 29: Armen ikuskatzearen erretransmisioa ikusi.
- Ekainak 30: Alardearen erretransmisioa eta bazkari berezia.