CBA liburutegiak “Vencer en tierra de espías” liburuaren aurkezpena hartuko du ostegunean

CBA liburutegiak “Vencer en tierra de espías” liburuaren aurkezpena hartuko du abenduaren 5ean, ostegunean. Juanjo Moral zumarragatarrak Irunen aurkeztuko du argitaratu berri duen nobela. Aurkezpena arratsaldeko 18:30ean izango da.

Liburuak itxuraz urrun dauden bi mundu konbinatzen dituen istorioa  jasotzen du: txirrindularitza eta Gerra Hotza. Juanjo Moralek azaldu duenez, “Izan ere, espioien trama aparta bat nire aita, Juan José Moral Arnaiz, 70eko hamarkadako txirrindulariaren benetako kirol bizipen batean girotua”.  Idazleak adierazi duenez, ez zaio bururatzen liburuaren aurkezpena egiteko leku hoberik: “Irun txirrindularitzarekin lotura handia duen hiria delako, baina baita espioitza munduarekin ere, “muga hiria” delako”. Aurkezle lanetan Iñaki Lopetegi Arruabarrena irundarraren laguntza izango du.

Eleberria bere aitaren kirol istoriotik sortu zen, Gerra Hotzaren erdian, Espainiako txirrindularitza selekzioarekin Altzairuzko Oihalaren beste aldean lehiarik garrantzitsuena jokatu zuena: “Bakearen Lasterketa”, Ekialdeko herrialdeetako txirrindulari itzulirik garrantzitsuena.

1975. urtean Alemaniako Errepublika Demokratikoan, Txekoslovakia eta Polonian. Edizio horretan idazlearen aitak etapa bat irabazi zuen eta istorioa kontatzeko garaipen garrantzitsua izan arren, Juanjo Moralek bere beste pasio batekin konbinatzea erabaki zuen, Gerra Hotzeko literaturarekin, alegia. Hortik sortu zen “Vencer en tierra de espías”, bere aitak eta bere kideek bizi izan zuten benetako kirol istorio horretan girotutako espioitza trama intrigagarria nahasten duen eleberria, istorio biribila suertatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude