‘Corta el Cable Rojo’ ikuskizunak bigarren emanaldi bat izango du Irunen martxoaren 6an

Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak jakinarazi duenez, martxoaren 6an Amaia KZk hartuko duen ‘Corta el Cable Rojo‘ bat-bateko ikuskizunak bigarren emanaldi bat izango du egun berean, 18:00etan. 20:30etarako aurreikusita zegoen emanaldirako sarrera guztiak agortu ondoren, bigarren emanaldi bat jarri da abian. Sarrerak gaur jarri dira salgai publiko orokorrarentzat, eta dagoeneko salgai daude udalaren webgunean.

‘Corta el Cable Rojo’

Munduan arrakasta gehien izan duen gaztelaniazko bat-bateko show-a da, Madrilgo Gran Vian 13 urtez ehunka mila ikusleri etengabe barre eginarazi dien antzerki esperientzia paregabea. Inprobisaziozko komedia hutsa da, non komikoek eszenak, pertsonaiak eta zuzeneko abestiak sortzen dituzte ikusleen iradokizunetatik abiatuta, musika eta proiekzioekin lagunduta.

Azpimarratzekoa da antzerki-ikuskizun hau Umore Jaialdiaren barruan kokatzen dela, alturako komedia eta kalitatezko umorea ospatzeko astea, formatu handiko ikuskizunak nahiz jarduera intimoagoak eta parte-hartzaileagoak sustatuz. Galder Varas, Goyo Jimenez edo Mikel Bermejo bezalako umorearen munduko pertsona handiekin, Estatu mailako umorezko topaketa garrantzitsuenetako bat izateko uste sendoarekin jaio da jaialdi hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude