Anzaranek auzoko jaiak ospatuko ditu asteburu honetan

Anzaranek auzoko jaiak ospatuko ditu asteburu honetan. Ekainaren 17an, larunbatean, eta 18an, igandean, hainbat ekintza egingo dira auzoko leku ezberdinetan auzoko jaiak ospatzeko. Gainera, ostiraletik Ducoureaun, Hendaia kalean, auzoko jaietako taberna zabalik egongo da. Zehazki, hauxe da datozen egunetarako antolatu diren ekintzak:

Ekainaren 17an, larunbatean

  • 9:00etan Patata Tortila Txapelketa
  • 10:00etan Xake-tailerra eta aldi berekoak
  • 11:00etan Bidasoako erraldoiak (Hendaia kalean)
  • 13:00etan Hamaiketakoa (auzoko lokalaren ondoan)
  • 16:00etan Bizikleta festa – Balazta
  • 16:30ean Haurrentzako eskulanak
  • 18:00etan Dantza erakustaldia – Sol de Loto
  • 19:00etan Kontzertua – Junior (Ducoureau)

Ekainaren 18an, igandean

  • 11:00etatik 14:00etara Haur Jolasak (Enparantzan)
  • 11:00etan Pala Txapelketa Finalak
  • 11:30ean Zumba eta Gimnasia (Amaia Camarero eta Katia Celaya)
  • 13:00etan Apar Festa Frontoian
  • 17:00etan Edu Magoa (Ducoureau)
  • 18:00etan Merienda eta sari banaketa
  • 18:30ean Alberto DJ (Ducoureau)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude