Salgai daude 2026ko lehen erdian Amaia KZn eta CBAn egingo diren emanaldietarako sarrerak

Dagoeneko salgai daude 2026ko lehen erdian Amaia KZn eta CBAn egingo diren ekitaldietarako sarrerak. Sarrerak ohiko lekuetan eskuratu ahalko dira, hau da, internet bidez, Luis Marianoko turismo bulegoan edo Amaia kultur zentroaren lehiatilan emanaldiaren egunean bertan.

Irundarrek askotariko programazioa izango dute aukeran urteko lehen erdian, ohiko hitzorduak eta proposamen berriak uztartuko dituena.  Hala nola Javier Vargas Blues Band, Susan Santos, Sanguijuelas del Guadiana, Marte Lasarte eta SUA taldeen kontzertuak, ‘Corta el cable rojo’, edo Eva Sorianoren ‘Disfrutona’ bakarrizketak. Programazioak dantza garaikideari eta antzerkiari ere uzten die protagonismoa, Iker Carrera euskal koreografo eta dantzariaren eskutik, Larrua Proiektuarekin.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude