Datorren ikasturterako Musika eta Dantza Eskola eta Udal Kontserbatoriorako matrikulazio epeak jakinarazi dituzte

Datorren astelehenean, martxoaren 17an, irekiko da egungo ikasleentzat Musika eta Dantza Eskolan eta Udal Kontserbatorioan 2025/26 ikasturterako matrikulatzeko epea.

Honako hauek izango dira matrikulatzeko epeak: Matrikula-erreserba ikasten jarraitzen duten ikasleentzat: 2025eko martxoaren 17tik 31ra. Ikasle berrientzako aurrematrikula 2025eko maiatzaren 2tik 15era egin beharko dira. 2025eko uztailaren 2tik 15era berriz, eskolan eta Kontserbatorioan onartutako ikasle berrientzako matrikula.

Izena emateko lekuak eta orduak

Izena ematea internet bidez egin ahalko  da, Irun Txartela erabilita Udal webgunean. Aurrez aurre egin nahi dutenek, Musika Eskolara gerturatu beharko dira 08:30etik 8:30era eta uztailean, 08:30etik 13:00era. HAZeko autozerbitzu terminalak astelehenetik igandera, 08:00etik 22:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude