Udaltzaingoak jakinarazi duenez, urriaren 31n eta azaroaren 1ean eta 2an Domu Santu eguna dela-eta, udal hilerriaren inguruko zirkulazioan aldaketak izango dira. Neurriak hilerrira igo nahi duten ibilgailuen kopuruaren arabera hartuko dira.
Blaia inguruko zirkulazioa
Urriaren 31an eta azaroaren 1ean eta 2an, murrizketak egingo dira trafikoan, hilerrira joaten diren ibilgailuen kopuruarekiko proportzionalak: nolakoa den zirkulazioaren egoera, ibilgailu batzuk ezingo dira iritsi hilerrira, edo bat ere ez. Azaroaren 1ean bertan, berriz, 08:00etatik 19:00etara bitartean gutxi gorabehera, Blaia ibilbidea itxita egongo da, eta ibilgailuek GI-636 errepidetik, Arenas Carrilloko bidegurutzetik eta Teodoro Murua kaletik sartu beharko dute. Aparkamenduari dagokionez, berriz, hilerriko ate nagusiaren parean aparkatzea debekatuko da.
Zirkulazioa arina izan dadin, arau horiek eta udaltzainen jarraibideak errespetatzeko eskatzen zaie auto gidariei. Era berean, hilerrira joaten diren herritarrei garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie.
Autobusak: zerbitzu berezia
Asteazken horretan, Blaiarako sarbideak normaltasunez (jaiegunetan) beteko dituen hiri-autobusen 3. lineaz gain, hiri-autobus zerbitzu berezi bat egongo da, hilerria Hondarribia kaleko Gurutze Gorritik lotuko duena, hiriko kale nagusietatik igarota.
Joaneko ibilbidea ondorengoa izango da: Gurutze Gorria – Zubiaurre – Colón 43 – Luis Mariano – San Juan – Nafarroa hiribidea 4 – Nafarroa hiribidea 18- Artia pasealekua – Blaia 22 – Hilerria
Itzultzera ibilbidea ondorengoa izago da: Hilerria- Dunboa anbulategia – Nafarroa hiribidea 21 – Fermin Calbetón – Zabaltza plaza – Topoa – Hondarribia 2
Gurutze Gorritik irteerak: Goizean, 9:00etan, 9:30ean, 10:00etan, 10:20ean, 10:40ean, 11:00etan, 11:20ean, 11:40ean, 12:00etan, 12:20ean, 12:40ean, 13:00etan, eta 13:20ean. Arratsaldean, berriz,16:00etan, 16:20ean, 16:40ean, 17:00etan, 17:20ean, 17:40ean, 18:00etan eta 18:20ean.
Hilerritik irteerak goizean 9:45ean, 10:20ean, 10:40ean, 11:0etan, 11:20ean, 11:40ean, 12:00etan, 12:20ean, 12:40ean, 13:0etan, 13:20ean eta 13:40ean. Arratsaldean, berriz, 16:20ean, 16:40ean, 17:00etan, 17:20ean, 17:40ean, 18:00etan, 18:20ean eta18:40ean.
Gorpuzkinak ateratzea
Irungo Blaia udal hilerriak jakinarazi du datozen asteetan, 2013ko apirilaren 27tik azaroaren 8ra bitartean hildako eta udal horma-hobietan lurperatutako pertsonen gorpuzkiak aterako dituztela.
Gorpuzkiak (errautsak, zutabeak, gorpuzki-kutxak) berreskuratu eta kontserbatu nahi dituzten pertsonak Blaiako hileta-zerbitzuekin harremanetan jarri beharko dira, hilerrian bertan dagoen bulegora joanda edo bulegora deituta, 943 634 808 telefonora deituta edo hilerrian bertan, azaroaren 30a baino lehen.