Durangokoek Txingudi taldea garaitu dute asteburu honetan

Bizkaitarrek gehiegizko saria izan zuten talde eskas baten aurka

Partida tramite bihurtu zen bi taldeentzat jokoaren lehen minutuetan. Dagoeneko murriztuta zegoen Zaisa Txingudik hamalau jokalarirekin jokatu behar zuen Asier Gonzalezek partida hasi eta berehala lesionatu baitzen.

Mugakoen plakaje-hutsegiteek, bizkaitarren joko nahikoarekin konbinatuta, markagailuak 46 eta 0 emaitza erakustea eragin zuen atsedenaldian. Etxekoak jaun eta jabe izan ziren arren, Camarero eta Herreroren mutilak puntuak lortzeko zorian egon ziren lehen zatiaren erdialdean.

Bigarrenaren hasieran, beste baja batek, oraingoan Adur Manterolak, lana zaildu zien Irun eta Hondarribikoei. Hala eta guztiz ere, taldea beste mentalitate batekin hasi zela zirudien eta Durango bere zelaian mantendu zuten, banakako jokaldien bidez defentsa lerroa behin baino gehiagotan hautsiz. Minutu horietan, bisitarien entsegua berriz ere iristear izan zen, zigor kolpe baten ondoren hainbat fase lotu baitzituen, baina durangarren defentsak bere marka-eremutik aldentzea lortu zuen.

55. minututik aurrera, lehen zatiko joera itzuli zen eta Durango nagusi izan zen 38 puntu gehiago lortzeko. Partidaren azken txanpan, Carlos Lorak txartel horia ikusi zuen, taldeko falta errepikatuengatik zelako, hamar minutuz bidasotarrek aurkariak baino hiru jokalari gutxiagorekin jokatzea eraginez.

XVekoa André Ferreirak, Ekaitz Aiak, Aitor Asurmendik, Asier Amigok, Jenö Kocsisek, Carlos Lorak, Sylvain Lapeyrek, Asier Gonzalezek, Adur Manterolak, Unai Herrerok, Oihan Arruabarrenak, Roman Solisek, Enoch Ferkak, Unax Dominguezek eta Ekain Hiribarrenek osatu zuten. Jon Bravok arbitratu zuen.

Datorren astean ez da liga jardunaldirik izango eta taldearen begiradak apirilaren 2ko jardunaldian daude jarrita, jaitsiera saihesteko helburua lortzeko partida erabakigarria baita.

Zorte desberdina gainerako taldeentzat

16 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko taldeek emaitza ezberdinak izan zituzten Uribealdeari egindako bixitan. 18 urtez azpikoek 0 eta 63 irabazi zuten eta 16 urtez azpiko neskek eta mutilek 72 eta 10 galdu zuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude