Ekainaren 9an Aniztasunaren Ekitaldia ospatuko da Oiasso museoan

Oiasso Erromatar Museoak Aniztasunaren Ekitaldiaren edizio berri batean parte hartuko du. Izan ere, ekainaren 9an, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan hasiko da ekitaldia Oiasso museoan. Ekintza honen bitartez arteak mugarik ez duela eta museoek etorkizun justu eta iraunkorra eraikitzeko duten balioa islatu nahi da.

Irungo Oiasso museoan egingo den ekitaldiaz gain, ekainaren 10ean arratsaldeko 18:30ean Tolosako Topic aretoan eta ekainaren 11n eguerdiko 12:00etan Chillida Lekun  egingo da ere Aniztasunaren Ekitaldia. Musika- eta dantza-emanaldiek erakutsiko dute arteak ez duela mugarik eta aukera ematen duela museoek etorkizun justu eta iraunkorra eraikitzeko duten balioa berresteko. Ekitaldira joateko sarrerek 5,00 €-ko prezioa dute pertsonako, eta museo bakoitzean jarriko dira salgai.

Telmo Irureta, Iñaki Salvador, Jakes Txapartegi, Esther Barandiarán, Simón Ezquiaga, Ezezagunok Antzerki taldea, Ibarrako Garagune antzerki tailerra eta Uikan Dantza Taldeko kideak gonbidatu dituzte Aniztasunaren Ekitaldira. Emma Larretak  aurkeztuko du ekitaldia.

Musika, dantza eta antzerki festa bat izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorkuntzari leku egiteko. Antolatzaileek azaldu dutenez,  “ospakizun horretara jende guztia gonbidatu nahi dugu artista hauen gaitasun handiaz gozatzeko, parte hartzeko eta konpartitzeko, Gipuzkoako hiru museo-ingurunetan, aurten ere ekitaldi hau eskaini ahal izateko”. Ekimen honen bidez, Oiasso Museoak, TOPICek eta Chillida Lekuk sortzaile horiei eta beren aniztasunagatik egiten duten lanari babesa eman nahi diete.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude