Eneko Furundarenak, Julen Mujikak eta Unai Barretok Euskadiko Selekzioaren deia jaso dute

Bidasoa KEko hiru jokalarik Euskadiko Selekzioaren deia jaso dute Esteban eta Rodrigo Salinasen Txileren aurka jokatuko duten lagunarterako. Horrela, Eneko Furundarena, Julen Mujika eta Unai Barreto Asier Abadek zuzenduko duen taldean izango dira ostegunean, azaroaren 7an 19:30ean, Bilboko La Casilla Kiroldegian jokatuko den neurketan.

Jakub Skrzyniarz (Polonia), Theodoro Boskos (Grezia), Dariel García (Kuba), Esteban eta Rodrigo Salinas (Txile) eta Nacho Torrescusa (Espainia) prestatzaile fisikoa ere arituko dira geldialdi honetan euren selekzioekin.

Nazioarteko deialadiak

Bidasoa Irun taldeko Jakub Skrzyniarz (Polonia), Esteban eta Rodrigo Salinas (Txile), Theodoro Boskos (Grezia) eta Dariel García (Kuba) euren selekzioekin airtuko dira geldialdi honetan.

2026ko Europako Txapelketarako EHFko sailkapenaren bigarren fasean, Boskos eta Skrzyniarzen selekzioek lehen bi garaipenak bilatuko dituzte Europako konbinatu onenen artean egoteko:

– Theodoro Boskos (Grezia): Georgia (azaroak 6) eta Islandia (azaroak 10) izango ditu aurkari.

– Jakub Skrzyniarz (Polonia): Israel (azaroak 7) eta Errumaniaren (azaroak 10) contra arituko da.

Bestalde, Dariel Garcíak lagunartekoa jokatuko du Kubarekin Frantzian Saint-Cyr Handball talde frantziarraren aurka eta Esteban eta Rodrigo Salinas txiletarrek Euskadiko Selekzioaren aurka jokatuko dute ostegunean (19:30ean) Bilbon. Hurrengo egunetan jakingo da Txileren aurka jokatuko duten jokalari bidasotarren zerrenda ofiziala.

Gainera, Nacho Torrescusa prestatzaile fisikoa Jordi Riberaren talde teknikoko kide izango da Espainiak Italiaren (azaroak 6) eta Letoniaren (azaroak 10) aurka jokatuko dituen partidetan, 2026ko Europako Txapelketara sailkatzeko kanporaketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude