Errefuxiatu sahararrentzako elikagaiak jasoko dituzte Kabigorrin otsailaren 5etik 7ra

Delivery man in rubber gloves holding a box with rice, pasta. oil and canned food. Donation box for charity. Food service delivery.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Saharako Lagunen Euskal Elkarteen Federazioa elikagaien karabana antolatu du. Tindufera, Argelira, sahararrak errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko gauzak bilduko dituzte Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan Txingudi Sahararekin Tadamum Elkarteari laguntzeko.

Orain dela 50 urte Tindufen 170.000 pertsona bizi dira ezer gabe, gehienak emakume eta umeak direlarik. Beraz, egitasmoarekin bat egin nahi duten horiek, otsailaren 5etik 7ra Kabigorrira elikagaiak eta oinarrizko higiene produktuak eraman ahalko dituzte. Besteak beste, atuna, sardinak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta eta emakumeentzako konpresak ekar daitezke. Antolatzaileek gogoratu duenez, janaria ekarriz gero, kristalezko poteetan ez egotea eskatzen da, baizik eta plastikozko ontzietan bildutakoa izatea; haraino eramateko hobeak baitira.

Harrera familien bila

Halaber, 2026ko uztailan eta abuztuan Euskal Herrira etorriko diren 10-12 urte arteko neska-mutil errefuxiatu sahararrentzat harrera-familiak behar dira. Aukera honek bertako familien seme-alabei beste bizimodu bat ezagutzeko eta baloratzeko aukera emango du. Harrera programan parte hartzeko interesa duten horiek, Irungo Udalako Ongizate Sailera jo dezakete edo elkartearekin zuzenean harremanetan jarri daitezke tadamum@hotmail.es helbidera idatziz edo 628569463 telefono zenbakira deituz. 2026ko martxoaren amaiera arte izena emateko aukera egongo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude