Errege Magoen desfileak trafiko mozketak eragingo ditu igande arratsaldean

Igande honetan, hilak 5, Errege magoen desfilea egingo dela 17:30etatik 20:00etara, eta zenbait aldaketa izango direla kale hauetako zirkulazioan: Letxunborro hiribidea, Hondarribia kalea, Colón pasealekua, Gipuzkoa hiribidea eta San Martzial kalea.

Renfeko tren-geltokiko sarbidea itxita egongo da 17:30etatik 18:20 arte. 18:20etatik aurrera berriz irekita egongo da, baina Anaka kaletik bakarrik. Txanaleta plazako ibilbide luzeko autobus-geltokia zerbitzurik gabe geratuko da 17:30etatik 19:30etara.

Taxi-zerbitzua:

San Juan plazako geltokia: itxita.

Jose Ramon Agirretxeko geltokia: Gipuzkoa hiribidetik sartu beharko da, Luis Mariano kalean barrena, ohiko geltokira joateko. Irteteko, Joaquin Gamon kaletik Pikoketa kalera eta bertatik Gipuzkoa hiribideraino, Elizatxo hiribideko norakoan.

Autobus-zerbitzuko aldaketak

Autobusei dagokienez, aldaketa hauek izango ditu zerbitzuak:

  1. Zaisa-Ospitalea:

Ospitalerantz: 17:30eko irteeratik 20:00ak aldera arte. Autobusak Osinbiribileko biribilgunera iritsiko dira eta geldialdia egongo dute Dunboako anbulatorioaren ondoan bidaiariak hartzeko, baina geltokian sartu gabe, eta ondoren GI-636 errepidetik joango dira zuzenean ospitalera.

Zaisarantz: 17:30eko irteeratik 20:00ak aldera arte. Autobusa Aldabe mendira iritsiko da, eta ospitalera joango da GI-636 errepidean barrena Osinbiribileraino, Dunboako anbulatorioaren ondoan geratuko da geltokira sartu gabe, eta bertatik ohiko ibilbidea egingo du Zaisaraino.

L2. San Juan-Katea-Txingudi:

18:00etatik 20:00etara bitartean gutxi gorabehera:Fermin Calbetoneko lineaburua Elizatxo hiribideko eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean.

L3. San juan – Artia:

17:30etatik 20:30etara bitartean gutxi gorabehera: Lineaburua Arbesko biribilguneko geralekuan egongo da. (Nafarroa hiribideko eta Fermin Calbeton kaleko geralekuak, itxita)

L4. San Juan – Antzaran – Olaberria:

17:45etatik 20:15etara bitartean gutxi gorabehera: Lineaburua (Fermin Calbeton kaleko geralekua) Elizatxo hiribideko 11. zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean.

Murrizketak desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude