Gaur arratsaldean, urtarrilaren 5ean, trafiko-mozketak egingo dira hiriko erdiguneko zenbait kaletan Errege Magoen etorrera dela eta. 18:00etatik 20:00etara gutxi gorabehera hiriko erdiguneko kaleak zeharkatuko dituzte. Hondarribia kalean hasiko den ibilbideak Colón eta Gipuzpuzkoa hiribidea eta Eliza Kalea eta amaieran San Juan plazako inguruak ukituko ditu.
Trafikoa eta autobus zerbitzua
Lehen mozketa Hondarribia kalean gertatuko da, arratsaldeko 17:15etik aurrera. Arratsaldeko 18:00etan moztuko dira aipatutako gainontzeko kaleetako trafikoa. Urdanibiako sarbideak 18:00etan moztuko dira, baita San Martzial eta Eliza kaleetakoak ere. Itxi egingo dira, halaber, Zubimusuko sarbideak, baita Iparralde, Gipuzkoa eta Nafarroa hiribideetakoak ere.
Taxi-zerbitzua
Kabalgata igaro bitartean San Juan plazako geltokia itxi egingo da. José Ramón Agirretxeko geltokira Gipuzkoa hiribidetik sartu beharko da, eta Luis Mariano kalea kontrako noranzkoan erabiliko da. Irteera, berriz, Joaquín Gamón kaletik egingo da, Pikoketa kalea, Gipuzkoa hiribidea eta Elizatxo hiribiderantz.
Aparkalekuak
Colóneko aparkalekurako sarbidea Gipuzkoa hiribidetik egingo da. Irteera berriz, José Ramón Agirretxe plazatik egingo da, Joaquin Gamon kaletik eta Pikoketa kaletik irten beharko da, anbulatorioraino, eta, han, antolatutako saihesbideak baliatu.
San Juaneko aparkalekura 18:00etatik 19:30etara San Juaneko sarbidetik ezingo da ez sartu ez irten. Prudencia Arbideko sarbidea aldiz, zabalik egongo da bai irteteko bai sartzeko. 19:30etik aurrera San Juaneko sarbidea zabalik egongo da bai irteteko zein sartzeko eta Prudencia Arbidekotik aldiz ezingo da ez sartu ez irten.
Mendibil merkataritza-guneko aparkalekuko sarbideak ez du aldaketarik izango, Iparralde hiribidetik sartu eta irtengo dira ibilgailuak.
Desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira murrizketak. Bitartean saihesbidea erabiltzea gomendatzen da joan-etorriak egiteko.