Euskadiko Itsasargien Lagunak kultur elkarteak mikrokontakizunen lehiaketa antolatu du. Istorio bat, pertsonaia bat, itsasargi bat… oinarri hartuta, gehienez 120 hitzez osatutako mikrokontakizun bat bidali beharko da bertan parte hartzeko. Parte hartzeko, mikroipuina helbide elektroniko honetara bidali beharko da: amigosfaroseuskadi@gmail.com. Testuak aurkezteko epea apirilaren 20an amaituko da.
Mikrokontakizun bat idazteak gutxirekin asko esatera behartzen zaituen erronka bat da. Euskadiko Itsasargien Lagunak elkartetik aurtengo liburuaren eguna ospatzeko, asmamen eta sormen guztia ateratzea proposatzen dute, eta mikroipuin bat idaztea, non itsasargi batek protagonismo handia izango duen.
Mikroipuina euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango da, eta jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan beharko du. Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da oinarriak erabat onartzea.
Hiru sari jokoan
Epaimahaiak hiru irabazle aukeratuko ditu. Lehenengo sailkatuari 100 euroko saria emango zaio eta itsasargiei buruzko hainbat artikulu. Bigarren eta hirugarren sailkatuak itsasargien kontuak jasotzen dituzten liburuekin eta gure elkarteko artikuluekin sarituko dira.



