Ezezagunok antzerki elkarteak 4 sari irabazi ditu Almagroko Luis Molina Antzerki Amateurraren IV. Lehiaketan. Ez da lehen aldia irungo talde honek ezaugarri horietako sari bat jasotzen duena. Juan Mayorga Eszenamateur sarietan hiru sari jaso zituzten eta.
Zehazki, hauek izan dira Irungo antzerki taldeak irabazitako sariak. Lehena, Luis Molina Saria, Obra Onenaren Lehen Saria, Globalcajaren eskutik. Bigarrena, Zuzendaritza Onenaren Saria. Hirugarrena, Antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria, Ezezagunokeko aktoreei. Eta laugarrena, Antzeztaldeko Gizonezko Aktore Onenaren Saria, Ezezagunokeko aktoreentzat.
Ezezagunok taldetik adierazi dutenez, “Aintzatespenek harrotasunez betetzen gaituzte eta antzerki, inklusibo, askotariko eta zirraragarri baten aldeko apustua egiten jarraitzera animatzen gaituzte”.



