Gabonetako Krosak trafiko aldaketak eragingo ditu larunbat eguerdian eta arratsaldean

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Gabonetako Krosa dela-eta, larunbat honetan, trafiko mozketak izango dira. Aldaketek hiriko erdialdean izango dute eragina, eguerdiko 13:00etatik aurrera eta lasterketa amaitu arte. Mozketek ibilgailu guztiei eragingo diete, autobusak barne; lasterketan zehar ibilbidea moldatuko dutenak.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko inpaktua

Aldaketa hauek aurreikusten dira:

  • 13:00etatik aurrera
  • Ibilgailuak ezingo dira sartu Luis Mariano kalean, eta, horregatik, taxi geltokia itxita egongo da ekitaldia amaitu bitartean.
  • 15:00etatik aurrera
  • Colón ibilbidea itxita egongo da Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza karrikaren artean, bi noranzkoetan.
  • Gipuzkoa hiribideko errei bat itxita egongo da: Colón ibilbidera daramana. Elizatxo hiribidera daramana, berriz, zabalik utziko da.
  • 16:30etik aurrera
  • Colón ibilbidea, Gipuzkoa hiribidea eta Hondarribia kalea osorik itxita egongo dira, bi noranzkoetan.
  • San Migel auzoan, ibilgailuek Anaka kaletik atera beharko dute, baina ezingo dira sartu –hasiera batean, zirkulazioa 17:00etan itzuliko da normaltasunera–.
  • Anaka kalea itxita egongo da erdialdera joateko noranzkoan.
  • 16:30etik 17:00etara arte, ez da egongo ibilbide luzeko autobusen geltokira sartzerik, ez bertan egoterik.

 

  • 16:40etik aurrera
  • Anaka, Donostia eta Hondarribia kaleak, Zubi-Muxu plazatxoa, Colón ibilbidea eta Gipuzkoa eta Nafarroa hiribideak itxita egongo dira (lasterketaren ibilbide osoa).
  • Auzotarrak ezingo dira sartu San Migelera eta Dunboara, ezta Argentinar Errepublika, Arizmendi Almirantea, Artaleku, Miguel de Astigar, Jacobo Arbelaiz eta Cipriano Larrañaga kaleetara, Legia, Pikoketa eta Aldapeta karriketara eta Zabaltza plazara.
  • 16:30etik 17:00etara arte, ezin izango da sartu Renferen geltokian –hasiera batean, San Migel 17:00etan itzuliko da normaltasunera–.

Azken korrikalariak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak, behin oinezkoen segurtasuna berma daitekeela; gutxi gorabehera, 17:30ean. Ordura arte saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

15:00etatik 17:30era arte gutxi gorabehera, Erdialdeko aparkalekuetara joateko kaleak itxita egongo dira:

  • Colón ibilbidea
  • 16:30era arte, sartzeko, José Ramón Agirretxe plazako eta Luis Mariano kaleko sarrerak erabili beharko dira, Gipuzkoa hiribidekoa itxita egongo baita.
  • 16:30etik 17:30era arte, sarrera guztiak itxita egongo dira.
  • Irten José Ramón Agirretxe plazatik, Joaquín Gamón kaletik, Aldapeta karrikatik eta Colón ibilbidetik irten beharko da.
  • San Juan plaza
  • San Juan plazako sarrera eta irteerak itxita egongo dira.
  • Prudencia Arbide karrikako sarrera eta irteerak normal-normal erabili ahalko dira.
  • Mendibil merkataritza gunea
  • Ez da izango aldaketarik.

Autobus zerbitzuaren aldaketak

14:45etik 17:30era arte, aldaketa hauek egingo dira autobus zerbitzuan:

L1. Zaisa – ospitalea

Ospitalerantz

14:45etik 16:00etara arte, autobusek betiko bidea egingo dute Fermín Calbetón kaleraino. Itzulbidean bira eman, eta, Nafarroa hiribidean behera, saihesbidetik, Mendeluko biribilguneraino joango dira. Handik, Hondarribia kaleko geralekurantz gora, Letxunborro hiribidean sartuko dira, ospitaleraino.

16:15etik 17:30era arte, autobusak Dunboako anbulatorioko biribilguneraino iritsiko dira –ez dira sartuko geralekuan, baina bidaiariak jasoko dituzte–. GI-636 errepidetik, Mendeluko biribilgunetik Letxunborro hiribidera sartu, eta ospitalerantz egingo dute, betiko bidetik

Zaisarantz

14:45etik 16:00etara arte, autobusek betiko bidea egingo dute Geltoki kaleraino, eta, handik, Hondarribia kalean behera, GI-636 errepidetik, Osinbiribileraino joango dira. Itzulbidera igo, eta, geralekutik aurrera, betiko bidea egingo dute Behobiarantz.

16:15etik 17:30era arte, autobusak Letxunborro hiribidetik jaitsiko dira, eta, saihesbidetik, Osinbiribileraino joango dira. Dunboako anbulatorioaren biribilgunean bidaiariak jaso, eta, geraleku horretatik aurrera, betiko bidea egingo dute Behobiarantz.

L2. San Juan – Katea – Txingudi

15:00etatik 17:30era arte, abiaburua Sindikaleko geralekua izango da (Bidasoa LHII).

L3. San Juan – Artia

16:30etik 17:30era arte, lineaburua Arbesko biribilgunean egongo da.

L4. San Juan – Antzaran – Olaberria

15:15etik 17:15era arte, abiaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakia izango da (Olibondoen biribilgunea), eta ez da izango Antzaranera joateko zerbitzurik.

Murrizketak lasterketa amaitutakoan eta segurtasunaren ikuspegitik ahal denean kenduko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude