Irungo Udalak jakinarazi duenez, bihar, abenduaren 5an, Jenaro Etxeandia plazan dagoen Gabonetako zuhaitzaren lehen ikuskizuna dela eta, trafikoan eragozpenak eta ‘Irunbus’ autobus zerbitzuan aldaketak izango dira. Izan ere, Udalak jende asko bilduko dela aurreikusten du. Beraz, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era luzatuko dira hiriko zirkulazioari eragingo dioten aldaketak.
Ordu tarte horretan, San Juan plazako trukagailua ezingo da erabili. Colón pasealekua eta Nafarroa etorbidea ibilgailuen zirkulaziorako zabalik egongo dira, baita kale horietan dauden autobus geltokiak ere.
Gainera, San Juan plazako aparkalekurako sarbideak itxiko dituzte, baita taxien geltokia eta Jenaro Etxeandia plazan dauden motorren aparkalekua ere. Aparkalekuaren sarrera eta irteera Prudencia Arbide kaletik egin beharko da. Mozketa ekitaldia amaitzean eta oinezkoentzat segurua denean altxatuko da.
Irunbusen aldaketak
Gabonetako zuhaitzeko emanaldiaren estreinaldiak, aldaketak eragingo ditu ere hiri barneko autobus zerbitzuan. L1 Zaisa-Ospitalea eta L4 San Juan-Anzaran-Olaberria autobus-lineek ez dute eraginik izango.
L2 San Juan-Katea-Txingudik ohiko bidea egingo du Kateatik Txingudirantz. San Juanerako bidea egitekoan ordea, 17:50etik 19:30era gutxi gorabehera, ohiko ibilbidea egingo da, baina Fermin Calbetonera iristeko trukagailua hartu beharrean, autobusek Nafarroa etorbidea jaitsiko dute eta berriro igoko dute geltokira iristeko.
L3 San Juan-Artia autobusak aldiz,18:00etatik aurrera: Burualdea Nafarroa hiribidea 18ra lekualdatuko da. Ondorioz, bixerako geltokia, Nafarroa hiribidea 4koa eta Nafarroa hiribidea 21ekoa kenduko dira.



