Gaur, ekainaren 25ean, eta ekainaren 27ra arte, ostegunera arte, Gaztegunea martxan egongo da Euskal Jai frontoian. Egun horietan zehar gazteei zuzendutako hainbat ekintza egingo dira Santiago auzoko Euskal Jai pilotalekuan. Gainera, San Pedro eta San Martzial jaiak direla eta, Martindozeneako eta Artiako gaztelekuak itxita egongo dira ekainaren 25tik uztailaren 1era arte, biak barne.
Ekainaren 25ean, asteartean
2024ko Gazteguneko lehen ekintzak ekainaren 25ean egingo dira. Arratsaldeko 17:30ean “IrunTXEF: erakuts itzazu kozinatzeko dituzun trebetasunak!” ekintza egingo da 9 urtetik gorako gazteentzat. Lehiaketan parte-hartzeko izen-emateak berriz, arratsaldeko 17:00etan irekiko dira, IrunBIXI Haur eta Nerabeen Parte-Hartze Foroak antolatutako jarduera honetan plazak mugatuak baitira.
19:30eanZilibito Recordsek, Txiltxokok eta Anixek kontzertua emango dute. Jarraian, 22:00etan diskofesta egongo da María López DJ-rekin. Azkenik, 22.30ean Asier Burguete DJ-arekin diskofesta hasiko da.
Ekainaren 26an, asteazkenean
17:00etatik aurrera 12 urtetik gorako gazteek Scape Room, arratsalde beldurgarriaz gozatu ahalko dute. Izen emateak berriz, 16:30etik aurrera izango dira, plazak mugatuak baitira. Ekintza hau ere IrunBIXI, Haur eta Nerabeen Parte-hartze Foroak antolatua da.
18:30ea Sarai Santanoren eskutik, Dantza master eskola bat emango da. 20:30ean berriz, Sara Socasek kontzertua emango du. 22.00etan Diskofesta CANDI DJ-rekin, Gaztegune, Santiago auzoko Euskal Jai pilotalekuan. 22:30ean. Diskofesta Josu Rodríguez DJ-rekin.
Ekainaren 27an, ostegunean
17:00etan Oztopo erronka: oreka probak, sokak, pisua… eta askoz ere gehiago! 12 urtetik gorako gazteentzat. Izen emateak 16:30ean hasiko dira IrunBIXI, Haur eta Nerabeen Parte-Hartze Foroaren bitartez plaza mugatuekin antolatutako ekintza honetarako. 18:30etik aurrera, Gamming lehiaketa hasiko da 9 urtetik aurrerako gazteentzat, Mario Kart jolasarekin. 20:30ean HOFE X 4:40ren kontzertua hasiko da. 22:00etan Arra DJ-ak diskofesta egingo du. Jarraian, 22:30ean Aitana Grandes DJ-rekin itxiko dira 2024ko Gazteguneko ekintzak.



