Gaurtik aurrera eskuratu daitezke Beldur Pasabiderako sarrerak

Gaur jarri dira salgai Santiagoko Deabruak kultur elkarteak Ficoban egingo duen Beldur Pasabiderako sarrerak. Beldur Pasabidea azaroaren 9an, larunbatean, egingo da arratsaldeko 17:00etatik 20:30era. Sarrerek 4 euroko prezioa izango dute eta aurretiaz erosi beharko dira.

Sarrerak Luis Mariano Turismo bulegoan eskuratu ahalko dira urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 2an, 4an, 5ean eta 6an. Sarrerak erosteko ordutegia 17:00etik 19:00etara izango da. Horretaz gain, urriaren 31n, Marrubiko Halloween Festan ere erosi ahalko dira, arratsaldeko 19:15etik aurrera.

Beldur Pasabidea Ficobako lehenengo pabilioian egingo da. Bertan hogeita hamar bat pertsonai inguruk parte hartu dute, publikoak ondo pasatzeko eta beldurretik entretenitzeko aukera izan dezan.

Marrubiko Halloween Festa

Marrubi Goxoki dendak, azken urteetan bezala, Halloween festa bat antolatu du urriaren 31rako, ostegunerako. Aurtengo festaren gaia Freddy Kruger izango da. Festa arratsaldeko 18:00etan hasi eta 21:00ak arte luzatuko da eta Luis Marino kalean egingo da, Marrubi goxoki dendaren aurrean.

Festan zehar hainbat ekintza egingo dira: aurpegi margoketa, Freddy Kruegerrekin photocall-a argazki bat opari emanda, hizlari batekin girotutako musika, saria edo ziria, Marrubiman festarako apaindua eta opari asko. Azkenik, festari amaiera emango zaio piroteknia estatikoaren ikuskizun batekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude