Gaur jokatuko dira Ola Sagardotegiko XXIV. Pilota Txapelketako lehen partiduak. Txapelketa abuztuaren 24an, igandean, bukatuko da, finalak jokatuko diren egunean. Herri desberdinetako gazteak jokatuko dira Meaka auzoko sagardotegiko frontoian. Eguraldi txarra izatekotan, partiduak frontoi itxi batean jokatuko dira.
Sailkatze partiduak 18:00etatik aurrera jokatuko dira. Abuztuaren 24an, igandean, berriz, finalak jokatuko dira. Egun horretan, goizeko 11:00etatik aurrera partiduak jokatuko dira. 14:00etan bazkaria egingo da, aurtengoa 25. Edizioa izango delarik. Azkenik, arratsaldeko 18:00etan bertso pilota izango da.
Ola Sagardotegiko XXIV. Pilota Txapelketan herri hauetako gazte pilotariek parte hartuko dute: Hondarribia, Bortziriak, Orobia, Baztan, Barañain, Lekunberri, Azkoitia, Sara, Lesaka, Oiartzun, Añorga, Hernani, Antiguo, Arbizu, Alegi, Ultzama, Buruzgain, Leitza, Etxalar eta Lezo.