Gaur hasiko da Ola Sagardotegiko XXIII. Pilota Txapelketa. Herri desberdinetako gazteak heldu dira Ola Sagardotegiko frontoian jokatzeko. Lehen partiduak gau, abuztuaren 8an, jokatuko dira eta finalak, berriz, abuztuaren 25ean, igandean, jokatuko dira. Eguraldi txarra izatekotan, partiduak frontoi itxi batean jokatuko lirateke.
Uda Ola sagardotegian
Ola sagardotegian, dagoeneko jatetxearen udako denboraldian murgilduta daude, ekainaren hasieratik abenduaren 8ra arte. Uda honetan, euskal gastronomiaren benetako platerez gozatzeko aukera eskainiko dute, ingurune familiar eta atsegin batean. Gainera, bisita gidatuak eskaintzen dituzte beren sagastietara eta sagardotegi barneko burdinola historikora.
Uda honetan, Sagardotegiak ordutegia zabaldu du, bertako sukaldeaz igande arratsaldeetan ere gozatu ahal izateko: asteartetik ostiralera 12:00etatik itxierara, larunbatetan eta igandeetan 10:30etatik itxierara. Astelehenetan, ordea, Ola sagardotegia itxita egongo da.