Harro egoteko moduko egitaraua ekainaren 28aren inguruan

Ekainaren 28an, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, hiriko hainbat elkartek jarduerak antolatu dituzte data horretarako, tartean, Txingudiko Elkarte Feministak eta Lumak Haizek.

Txingudiko Elkarte Feminista

Txingudiko Elkarte Feministak ere LGTBIQ+ Harrotasunaren eguna ospatzeko ekintzak antolatu ditu, ekainaren 27an egingo direnak. 20:30etik 22:00etara Zabaltza plazan makillaje eta puztuki tailerra, Bingo drag-a eta batukada feminista egingo dira. 22:00etatik 23:00etara Urdanibia plazara martxan joango dira, Colón ibilbidea, San Juan plaza, Eliza kalea eta San Martzial aldapatik jaitsiz. Azkenik, 23:00etan Moskun batukada feminista, manifestoaren irakurketa eta bandera zabaltzea egingo dira.

Lumak Haize

Lumak Haize elkarteak pausoz pauso bidea eraikitzen jarraitu nahi du, beren lekua berreskuratzen, moldeak hausten eta harrotasunez, beren lumak lau haizetara astintzeko. “Aurten, ekainaren 28an kalea gurea izango da!”, adierazi dute elkartetik. Horrela, pasibotasuna alde batera uzteko eta borrokara batzeko deia egin dute, aldarrikapenak errealitate bihurtu daitezen.

Ekainaren 28rako ekintza hauek antolatu dituzte: 18:30ean Martxa Santiagoko bidegorritik hasita, 19:30ean Manifestu irakurketa Moskun eta 22:30ean Pintxada Trabestia Hazian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude