Zaisa Txingudik Mutrikuko San Migel zelaian jokatuko du bihar 

Argazkia: Txingudiren taldeen partidak (Iturria: Txingudi Errugbi Kluba).

Jardunaldi berria jokatuko du Txingudi Errugbi Klubak gizonezkoen taldeak eta, oraingoan, Mutrikuko San Migel zelaian arituko dira, ez ohiko ordutegian: arratsaldeko 18:30etan. Mutrikutik puntuak ekartzea garrantzitsua izango da sailkapeneko goiko postuetara begira jarraitzeko.

Garaipen eta berdinketa bana lortu ondoren, mugako taldea bosgarren kokatzen da Euskal ligako sailkapenean. Bestalde, asteburu honetako aurkaria, Mutriku, ez du ondo hasi ligan ibilbidea eta puntu bakarra lortu du bi jardunaldietan. Hala ere, bi taldeek denboraldiaurrean elkarren aurka jokatzeko aukera izan zuten eta, orduan, Debabarreneko taldeak maila oso ona erakutsi zuen.

Eskola Iruñean

Igandea Gipuzkoako eskolen lehenengo topaketa izango da Iruñean, Nafarroako Unibertsitateko zelaian. Bertan, La Unica, Rioja, Iruña, Arrasate eta Soragazteak taldeetako jokalariekin elkartuko dira.

Biok Txingudiren porrota

Pasa den larunbatean, Txingudiren emakumezkoen taldeak La Unicaren bisita jaso zuen Plaiaundin. Defentsan aurreko norgehiagokan baino hobeto aritu badira ere, La Unicak gogo askorekin jokatu zuen eta entseguak nafarren aldetik iritsi ziren. 0-59 emaitzarekin amaitu zen partida eta Biok Txingudik egoerari buelta ematen saiatuko da datozen asteetan.

Hamabostekoa Maddi Aginagalde, Lupe Pescador, Zumendi Caro, Naia Piquero, Maddalen Alberdi, Lohitzun Aia, Sandra Ramos, Garazi Santos, Alaia Santos, Alba Saiz, Laida Rodriguez, Leire Muñoz (kapitaina), Ane Novo, Irati Beraiz eta Lur Gastonek osatu zuten. Aulkian Lucia Duran, Maddi Garmendia, Greta Gutierrez eta Onintza Burgerak hasi zuten partida. Alberto Garcia izan zen epailea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude