Irungo Udaleko Garapen Jasangarriko Arloak iragarri duenez, hasi da gorostien banaketan izena emateko epea, eta otsailaren 26an bukatuko da, igandearekin. Jarduerak “Etorkizuna gara. Elkarrekin hazteko gorosti bat” du lelotzat, eta urte bakoitzean (kasu honetan, 2022an) Irunen jaiotzen diren haurrentzat eta beren senideentzat da. Zehazki, gorosti bat ematen zaie jaioberriei eta senideei; aurten, martxoaren 18an, larunbatarekin, udaletxeko arkupeetan.
Izena eman beharra
Parte hartzeko, iaz Irunen jaiotako haurrak dituzten familiek izena eman behar dute, Udalaren webgunearen bidez, esteka honetan, edo 010 telefonora deituta. Epea hasia da jadanik, eta hilaren 26an bukatuko da. “Zuzemena oso erraza da egiten, eta oso lagungarria izango zaigu ekitaldian zenbat jendek parte hartuko duen zehazteko”, argitu dute Garapen Jasangarriko arduradunek. Behin txandak banatuta, mezu elektroniko bat bidaliko zaie parte hartzaileei, gorostia zer egun eta ordutan jasotzera joan behar dute jakinarazteko.