“Haurrak Parkean” egitasmoa martxoan zehar bueltatuko da hiriko parkeetara

Irungo Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak antolatzen duen ‘Haurrak Parkean’ programa martxoan zehar bueltatuko da hiriko txokoetara. Programaren helburua kale eta parkeetan euskararen erabilera handitzea da. Urtean zehar egitasmo honen hiru txanda antolatzen dira: martxoan, maiatzean eta urrian.  Martxoan zehazki zortzi saio izango dira, asteazken eta ostiraletan.

Hezten enpresako hezitzaileak arituko dira haurrekin euskaraz jolasean. Martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean Nagore Laffage parkeak (euria eginez gero, Toki Alai HHko patio estalian) eta Oinaurreko parkeak (euria eginez gero, bertako aterpean) hartuko dituzte asteazkeneko saioak. Bestalde, Olaketa kaleko parkean eta Kateako Arbiun plazatxoa, urte honetako leku berria, izango dira ostiraleko saioak (otsailaren 27 -jada ospatutakoa- eta martxoaren 6, 13 eta 27an).

Adinaren araberako taldeak

Bi talde osatuko dira adinaren arabera. Batetik, Zabu-Zibu taldean 3 eta 5 urteko haurrak arituko dira, helduek lagunduta, 17:00etan. Jarraian, arratsaldeko 18:00etan, 6 eta 9 urte arteko haurren txanda izango da Txirrintxon taldean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude