Blaiako udal-hilerriak jakinarazi du datozen asteetan aterako dituztela 2012ko urriaren 21etik 2013ko apirilaren 10era bitartean hildakoen gorpuzkiak, udal-nitxoetan daudenak.
Gorpuzkiak berreskuratu eta gorde nahi izanez gero (errautsak, kolunbarioak, gorpuzki-kaxak…), Blaiako hileta-zerbitzuekin jarri beharko da harremanetan, hilerrian bertan dagoen bulegora bertara joanda astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, edo bulegora deituta 943 63 48 08 telefono-zenbakiaren bidez, uztailaren 15a baino lehen.



