Irungo Udalak jakinarazi duenez, Irunbusek, hiri barruko autobus zerbitzuak, ordutegi berezia izango du abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean. Ordutegi bereziak hiri barruko lau autobus liniei eragingo die.
Abenduaren 24an eta 31n
Abenduaren 24 eta 31ko azken irteerei daogkienez, L1. Zaisa-Ospitalea linearen azken irteera 21:00etan egingo da Zaisatik eta 20:50ean ospitaletik. L2. San Juan – Katea – Txingudi linean azken irteera 21:00etan izango da Fermín Calbetón kaletik, 20:50ean suhiltzaileetatik eta 20:30 Txinguditik. L3. San Juan – Artia linean, Fermín Calbetón kaletik 21:00etan itxiko da. Azkenik, L4 San Juan – Antzaran – Olaberria lineako azken irteera 20:45etan egingo da Fermín Calbetón kaletik.
Gautxoriak
Gautxorien kasuan, G1 Behobiaren lehen irteera 1:00etan izango da eta G2 Katearen kasuan 1:30ean.
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko lehenengo irteerek ordutegi berezia izango dute ere. L1 Zaisa-Ospitaleko linea 9:00etan irtengo da Zaisatik eta 9:00etan Ospitaletik. L2 San Juan-Katea-Txingudi linea aldiz 9:00etan abiatuko du zerbitzua Fermín Calbetónetik eta 9:30ean suhiltzaileetatik. L3 San Juan-Artia linea 9:00etan hasiko da Fermín Calbetónetik zerbitzua ematen. Azkenik, L4 San Juan – Antzaran – Olaberia 9:15ean abiatuko da Fermín Calbetónetik.



