Irungo Udalak, Kirol zerbitzuaren bitartez, jakinarazten du Artaleku Kiroldegiko igerilekuak, spa eta aldageletako dutxak zerbitzuz kanpo egongo direla abenduaren 22an eta 23an, astelehena eta asteartea, instalazioaren ur-horniduran izandako gorabehera baten ondorioz.
Era berean, nabarmendu behar da gorabehera horrek ez duela eraginik izango kiroldegiak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuetan, eta erabiltzaileak arazorik gabe sartu ahal izango direla gimnasioan, besteak beste.



